Barrenkaleko estankoa 1990an hasi zen estatuko loteriak eta apustuak saltzen. Ordutik, boleto asko balioztatu ditu, baina aste honetan inoiz eman due saririk handiena eman du. Izan ere, Pablo Respaldizaren estankoan estatu osoko bigarren mailako sari bakarra (bost zenbaki eta gehigarria) jaso duen boletoa balioztatu zen asteazken honetan.
Estankoko arduradunen arabera, ostegun arratsaldez joan zen boletoaren jabea, azken orduan. Herrian inork ez daki nor edo nortzuk diren, baina zurrumurruen arabera hamar bat laguneko talde bat izan daiteke, antza denez, Artziniegan lanean dabiltzan beharginak.