Datorren astean hasiko dira udal-ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko ira. 28a, 09:02

Udalak antolatutako ikastaro eta jardueretan izena emateko epea gaur bertan amaituko da. Gutxi gorabehera, aurreko urteetan eskainitako jarduerak mantendu dira.

Udalak antolatutako ikastaro eta jardueretan izena emateko epea gaur bertan amaituko da. Gutxi gorabehera, aurreko urteetan eskainitako jarduerak mantendu dira.

Urtero lez, urria iristearekin batera, Artziniegako Udalak antolatzen dituen ikastaroak hasiko dira. Izena emateko epea aurreko ostegunean ireki zen, eta gaur bertan amaituko da. Izena emateko Vital Kutxan ordainketa egin behar da eta gero udaletxean ordaingiria aurkeztu. Prezioak 42 eta 150 € bitartekoak dira (erroldatuentzat), eta tarifa bereziak daude ikasle eta langabetuentzat. Erroldatuek lehentasuna daukate, baina lekurik egonez gero erroldatu bakoak ere apuntatu ahal izango dira.

Ikastaroen barruan esku-lanekin lotutako jarduerak egongo dira (pintura, otzaragintza, egurra lantzea...), bai eta kirolarekin lotutakoak (pilates, gimnasia...). Areto-dantzak ikasteko hiru talde osatuko dira, izan ere, jarduera honek arrakasta handia izan du azken urteotan Artziniegan. Horietaz gain, eta ikastaroetatik aparte, udalak jakinarazi du aste honetan euskara ikasteko taldeetan izena emateko epea zabalik dagoela, eta Berdintasun Sailak ikastaro bi antolatuko dituela, bata haurrei masajeak ematen ikasteko, eta beste "Bikoteak sukaldean" izenekoa.

Azkenik, aipatu behar da Aiarako Txirrindularitza Elkarteak "ziklismo-proba" kanpaina abian jarriko duela, eta Ganzorrotz Mendizale Taldeak neguko prestakuntza  fisikoko eskolak emango dituela kiroldegian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide