Udaleko taldeek akordio batera heldu ezinean segitzen dute

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko abu. 2a, 11:48

Adie eta Bildu ados daude alkatearen soldataren kontuan, baina Bilduk ez dio onespenik eman alkatearen liberazio osoari. Udalbatza osatu zenetik, udaleko taldeak adostasun batera heldu ezinik dabiltza.

Adie eta Bildu ados daude alkatearen soldataren kontuan, baina Bilduk ez dio onespenik eman alkatearen liberazio osoari. Udalbatza osatu zenetik, udaleko taldeak adostasun batera heldu ezinik dabiltza.

Orozkoko Udalean polemika eta ika-mika dira nagusi maiatzeko hauteskundeez geroztik. Orduan, Adie talde independentea garaile atera zen bost zinegotzi eskuratuta, baina gehiengo absolutua lortu barik. Harrezkero, EAJ (4 zinegotzi) zein Bildurekin (2 zinegotzi) hainbat arlotan egon den adostasunik ezaren ondorioz, udalaren antolamendua finkatu barik dago oraindik.

Desadostasun horren gakoa Josu San Pedro alkatearen liberazio osoaren kontua izan da, besteak beste. Adiek, bere aldetik, beharrezkotzat jotzen du alkatea liberazio osoa hartzea udalean egin beharreko lana aurrera ateratzeko, eta beste bi taldeek, ostera, ez dute gaia hain argi ikusi. Egoera horren ondorioz, ekainaren amaieran Adiek konfiantza-arazoa aurkeztu zuen liberazioa onartzeko, eta halakorik ez zenez gertatu, Josu San Pedro funtzioetako alkatea izatera pasatu zen.

Ordutik hona hainbat kontaktu, batzar eta negoziazio izan dituzte hiru taldeek, eta horion ondorioz Bilduk liberazioa egiteko aurrekontu-aldaketa onartu egin du, beti ere alkateak bere lehengo lanpostuan kobratzen duena kobratuz gero. Hala eta guztiz ere, hori ez da nahikoa izan, Adiek Bilduri gobernu-akordioa egiteko proposamena egin dion arren, Bilduk, mapa politikoa ikusita, ‘gobernagarritasuna hiru udal-taldeen arteko alkarlanean' oinarritzen duelako, eta uste duelako ‘inposizinoa eta esklusinoaren kulturea alde batera itxi’ behar dela eta ‘alde biko urtenbideak ezegokiak’ direla. Halandaze, Bilduk hiruren arteko akordioa egitea ipini du babesa emateko baldintza modura. EAJk, bere aldetik, adierazi du “Adiek hauteskundeen emaitzak onartu” behar dituela eta bere apustua “ denon arteko konpromisoak eta akordioak lortzea” dela, ‘Orozkok aurrera egin dezan’.

Egunokaz arazo luze honen azken kapitulua bizi izan da, Bilduk aurreko asteko eguenean Adieren proposamenari ezetza eman ostean. Adiek prentsa-oharra kaleratu du Bilduri egineko proposamena azalduz eta bere bertsioa emanez. Adiek dio ‘gobernagarritasun akordio bat’ bilatu duela Bildurekin, eta aukera eman diola ‘bi taldeek antzeko proiektuak dituzten hiru zinegotzigoren artean aukeratzeko’. Bilduk banaketa proportzionalaren inguruan egin duen proposamena dela eta, Adiek adierazi du prest dagoela ‘talde guztiek organo guztietan parte har dezaten’ baina ezin dituela ‘erantzukizunak inolako irizpiderik gabe banatu, alkatea Udalak egiten duenaren erantzulea delako eta hoberena bilatu behar duelako herritarrentzat’. Euren ustez ‘banatzeko modu koherentea hauteskunde-programa aztertuz izango litzateke, hauxe delako jendeak bozkatu duena. Programetan dauden puntu berdintsuetan oinarriturik eta Udalari egonkortasuna emango dion akordio batetik, erantzukizunak banatu ahal izango lirateke’. Adiek programetan ikusten du oztopoa, esan dutenez EAJren programak ‘ez daukalako antzekotasunik Adierenarekin, eta, gainera, bere zinegotziak ez direlako elkarlanean ari Adieren zinegotziekin Udalak antolatzen dituen ekintzetan eta ez dira bileretara joaten’.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide