Aiarako Errege Bidea "bide berde" moduan berreskuratuko du foru-aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko eka. 30a, 10:25

Batzar administratibo eta abeltzainekin zegoen desadostasuna gainditze bidean da. Urduñatik Añesera eta Anguloko Ahedo herrira doan errege-bide hau eskualdearen ardatza izan zen antzina.

Batzar administratibo eta abeltzainekin zegoen desadostasuna gainditze bidean da. Urduñatik Añesera eta Anguloko Ahedo herrira doan errege-bide hau eskualdearen ardatza izan zen antzina.

Laster Aiaraldeak bere lehenengo “bide berdea” izango du. Azken urteotan Arabako Foru Aldundiak bizikletaz eta oinez ibiltzeko pentsatuta dauden bide batzuk atondu ditu (Vasco-Navarro trenbidea, Landako urtegia…), eta gurera ere helduko da turismo aktibo eta jasangarria sustatzeko azpiegitura horietariko bat: Aiara edo Sopeñako Errege Bidea. Bide hori Urduñatik Angulo haraneko Ahedoraino doa, Aroko garatetik Gaztelara zihoan bidearekin bat eginez, eta adarrak ditu bai Artziniegaraino baita Kexaaraino ere. Antzina, eskualdea egituratzeko ardatza izan zen, eta hiri eta feria nagusiak lotzen zituen; horren erakusgarri da eskualdeko lehenengo giza aztarnak bidearen inguruan topatu izana eta lehenengo herrixkak ere bide horren inguruan sortu izana. Balio historiko itzela dauka, beraz, eta erakundeek uste dute berreskuratzeak abantailak ekarriko dituela baita turismoaren sektorerako ere.

Lana prestatzeko batzarrak 2010eko udan hasi ziren, aldundia eta Aiarako udalaren artean, baina batzar administratiboek ez ei zuten horren berri izan. Batzar administratiboek bidearen erabileraren gaineko eskubideak izan badituzte, eta horrek proiektua ia urtebetez geldiarazi du. Udalbatza berria osatutakoan, ostera, berriro heldu zaio kontuari, eta udala aldundiarekin eta bidea atonduko duen enpresarekin batzartu da. Udalak eskatu egin du batzar administratiboen erabilera-eskubideak errespetatu daitezela eta alderdi ludikoa abeltzainen interesekin uztartu dadila. Egin beharreko lanak atontze-lanak dira batez ere: tarte batzuk egokitu, hesiak eta igarobideak hobetu, zubiren bat egin eta seinalizazioa jarri. Asmoa da bide berdea Urduñatik Añesera joatea da, eta handik Artziniegaraino, Soxotik pasatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide