Datorren astean hasiko da futbol-campusa

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko eka. 21a, 12:06

Kike Liñero entrenatzaileak teknifikazio ikastaro bat emango du Artziniegan, Manu Sarabia eta Juan Carlos Santibañezekin batera. Ekainaren 27tik uztailaren 2ra bitartean egingo da, eta izena emateko epea amaituta, asko eta asko izan dira izena eman duten neska-mutikoak, artziniegarrak zein kanpokoak.

Kike Liñero entrenatzaileak teknifikazio ikastaro bat emango du Artziniegan, Manu Sarabia eta Juan Carlos Santibañezekin batera. Ekainaren 27tik uztailaren 2ra bitartean egingo da, eta izena emateko epea amaituta, asko eta asko izan dira izena eman duten neska-mutikoak, artziniegarrak zein kanpokoak.

Ikastaro honen arduradun Kike Liñero entrenatzailea izango da, baina Manu Sarabia eta Juan Carlos Santibañez parean edukiko ditu laguntzaile. Izan ere, duela urte bi Santibañezek Artziniegan abian jarri zuen futbol-eskola izan da oraingo campusaren aurrekaria. Santibañez Athletic Fundazioak Enkarterrian oinarri-futbolerako duen arduraduna da, eta Balmasedan eta Urduñan ere antzeko proiektuei ekin die.

Antolatzaileek adierazi dute “zerbait ezberdina” egin gura dutela udako ikastaro honekin, “zelaian bertan umeekin” egonda, eta “urtean zehar entrenamenduetan espezifikoki jorratzen ez diren alderdi zehatz batzuetan” indar eginez. Dena dela, argi utzi dute “futbolean jolastu” gura duen guztientzako zabalik dagoela.

Ikastaroan, esan bezala, bederatzi eta hamabost urte bitarteko neska-mutil asko arituko dira futbolean trebatzen. Adinaren araberako taldetan banatuta, goizez futbolaren alderdi teknikoak jorratuko dituzte, eta arratsaldez, berriz, kirol-guneko kafetegian bazkaldu eta igerilekuan bainatu ostean, ikasleen arteko lehiaketa txikiak egingo dira. Autobus-zerbitzua egongo da Bilbotik, handik eta Enkarterritik datozen umeentzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide