Zerbitzu turistikoa eta bezeroei ematen zaien arreta hobetzeko helburuz, aurten ere Aiaraturrek Anfitrioiak proiektua martxan jarriko du, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Basquetourren laguntzaz. Aurten aurreikusita dago turismoaren sektoreko 2.000 profesionalek baino gehiagok parte artesa prestakuntza-programa honetan.
Guztira, hamar ikastaro emango dira, komunikazioa, jarrera positiboa, etengabeko prestakuntza eta beste hainbat arlo jorratzeko. Prestakuntza honen bidez, asmoa da turista eta bezeroei tratu bikaina emateko teknikak txertatzea eguneroko lanean. Era berean, laneko giroa eta talde-lana sustatzea ere landu egingo da. Programa hauek Gasteizeko Arraño aretoan emango dira, eta %100ko diru-laguntza emango zaie EAEko turismo-establezimenduei.