Ingelesezko jolas-txokoak uda honetarako

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko mai. 30a, 08:33

Udalak aurten ere uztaileko jolas-txokoak antolatu ditu, euskararekin batera ingelesari lehentasuna emanez. 3 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoek eman dezakete izena ekainaren 10era arte.

Udalak aurten ere uztaileko jolas-txokoak antolatu ditu, euskararekin batera ingelesari lehentasuna emanez. 3 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoek eman dezakete izena ekainaren 10era arte.

Aurten hainbat berrikuntza izango dituzte Artziniegako jolas-txokoek; izan ere, egutegi eta ordutegi zabalagoa izateaz aparte, ingelesezko jarduerak ere egongo dira, eta udalekuek irauten duten epean umeek nahi duten astean parte hartu ahal izango dute. Jolas-txokoak ekainaren 27tik uztailaren 31ra bitartean izango dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. Gainera, ume txikiak dauzkaten gurasoek haurreskola-zerbitzua ere izan dezakete, 8:00etatik 10:00etara, beste tarifa batekin.

Jarduerei dagokienez, udalak jakinarazi du horien xedea “umeek euren oporretan goizak hezkuntza arloko hezitzaileekin igarotzea dela”, eta “hainbat motatako ekintza egingo direla: eskulanak, jolas ludikoak, jolas kooperatiboak, ginkanak, uretako ekintzak, kirolak… lehentasunez ingelesa erabiliz”.

Jolas-txokoetan 3 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoek eman dezakete izena maiatzaren 25etik ekainaren 10era bitartean, Vital Kutxan diru-sarrera eginez eta ondoren udaletxean aurkeztuz. Horretarako, Artziniega udalerrian egon behar dute. Dena dela, erroldatutakoen leku guztiak bete ezean, erroldatu bako umeak ere apuntatu ahal izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide