Boto gehien jaso duten alkategaiek hauteskunde gauean aiaraldea.com-en egindako adierazpenak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko mai. 23a, 22:12

Josu Artetxe, Bilduren Aiarako alkategaia

“Alde batetik sorpresa handia izan da, baina emaitzak ikusita poztasun handirekin gaude eta aurrera egiteko moduan”.

“Poz handia daukat, ez dakit hitzak zelan irteten diren, baina pozik nago, eta gure aldetik zabalik gaude edonorekin zabaltasun handirekin berba egiteko. Hori da bilduren ideia. Guk eskatzen dugu erantzukizuna eta zabaltasuna Euskal Herria eraikitzeko”.

Jabi Asurmendi, Bilduren Arakaldoko alkategaia

“Guretzat onak dira emaitzak, boto gehien eskuratu dugulako, PNVk bi zinegotzi eta guk beste 2”.

“Nahiko urduri gaude, eta kezkatuta, ez litzatekeelako zilegia izango azkenean birekin geratzea. “Kezka handia dugu hauteskunde-batzordeak konponduko duelako enpatea,eta legearen arabera zozketaz egiten da. Oso bide zilegia ez da, eta edonor atera daiteke”.

“Bilduko zerrendak lortu ditu boto gehien. Bilduk 152 bozka atera ditu eta EAJk 132. Asko da hori kontuan hartuta herri txikia dela, aldea bada, baina horrela da legea eta ikusiko dugu egun hauetan nola jokatu berreskuratzeko zinegotzi hori”.

 

 

Josu Artetxe, Bilduren Aiarako alkategaia

“Alde batetik sorpresa handia izan da, baina emaitzak ikusita poztasun handirekin gaude eta aurrera egiteko moduan”.

“Poz handia daukat, ez dakit hitzak zelan irteten diren, baina pozik nago, eta gure aldetik zabalik gaude edonorekin zabaltasun handirekin berba egiteko. Hori da bilduren ideia. Guk eskatzen dugu erantzukizuna eta zabaltasuna Euskal Herria eraikitzeko”.

“Leku askotan gertatu bezala emaitzak inkognita bat ziren. Alde batetik ilusioa zegoen, eta beste aldetik inkognita handia zen. Beste leku askotatik deiak eduki ditut: Larrabetzu, Okondo, Urduña... Euskal Herri mailan emaitzak oso onak izan dira. Aiaran ez geneukan beste herri batzuetan bezain argi, eta horregatik beharbada poza handiagoa da”.

“Euskal Herria daukagu helburu, eta Euskal Herria garatzea da guretzako indarra, eta datozen guztientzako zabalik gaude, gure indarra hori da”.

 

 

Itziar Duandikoetxea, Bilduren Arrankudiaga-Zolloko alkategaia

“Oso giro ona dago herrian, hemen gaude dantza egiten eta denetarik”. “EAJ egon da lau urtez bakarrik agintzen, eta guretzat apustu gogorra izan da baina polita aldi berean”.

“Etxez etxe joan gara gure proiektua aurkezten, harrera polita izan da”. “Emaitzak ez geneuzkan argi, batzuek botoa ez dutelako erraz aldatzen, baina hemen pertsona da garrantzitsua”.

 

 

Karlos Arranz, Bilduren Urduñako alkategaia

“Nahiz eta optimista izan, pentsatzen genuen posiblea zela, sorpresa izan da”. “Giro ederra dago kalean, jendea dago ilusioz betea. Orain ospatzeko momentua da”.

“Kalean gaude tragutxo bat hartuko dugu elkarrekin. Jendea negarrez dago herrian, ohiuka, oso pozik gaude. Gogor ekin behar diogu lanari”.

“Digeritzen ari gara. Jende guztia dago oso pozik, shock momentuan gaude”. “Herria lehertzear dago, oso momentu berezia da”.

“Zaila da esatea Urduña zertan aldatuko den, baina gure nahia da herria goitik behera aldatzea: funtzionatzeko modua, jendearekin harremana... Buru-belarri sartuko gara eta oso garrantzitsua izango da herriaren jarrera eta herriaren parte hartzeko gogoa”.

 

 

Josune Irabien, EAJren Amurrioko alkategaia

“Kalean jasotzen genuen jendeak nahi zuela aldaketa, baina betiere hainbat gauza daude tartean. Zuhur jokatu behar da, baina hortxe egon gara”.

“Emaitzetan ikusi dugu jendeak eskatzen zuela aldaketa bat”. “Guk badaukagu proiektu bat, lau urte eman ditugu lanean, jendearen ekarpenak jasotzen, eta hori bueltatu nahi izan diogu. Jendeari eskerrak eman behar dizkiogu emandako konfiantzagatik, 2000 boto asko dira eta erantzukizuna, beraz, handia”.

“Bihar jesarriko gara eta ikusi behar dugu nondik hasi. Ulertzen dugu egoera berri batean gaudela, eta elkarrizketa behar-beharrezkoa da, zentzu guztietan. Lasai ibili behar dugu eta apaltasun osoz”.

“Gu ere talde bat gara eta talde lana egin behar dugu. Guztion ekarpena jaso behar dugu eta hausnarketa baten inguruan bildu guztiak”

“Ezin da ahaztu 17 zinegotzi horietatik 14 abertzaleak garela, eta amankomuneko puntu batzuk izan behar ditugu”.

“Orain dela 4 urte berdindu egin genuen, eta ikusi genuen zein zaila den gobernatzea inoren laguntzarik gabe. Planteamendu abertzale batetik puntu komunak izan behar ditugu. Guzti-guztiekin hitz egin behar dugu, dena dela”.

 

 

Natxo Urkixo, Bilduren Laudioko hautagaia

“Aurkezten zarenean beti daukazu esperantza txiki bat, baina hala ere Euskal Herrian gertatu dena izugarria izan da. Eskuratutako emaitza pozik egoteko modukoa da”.

“Mikel Lasak eta Jon Karla Menoiok deitu didate biek emateko. Deia eskertu diet eta erronka bota diet, lortu ditugun emaitzen arabera herri hau gobernatzea guztion ardura izango delako”.

“Ez dakit oraindik esaten lehentasunak zein diren, orain irabazleen mozkorra daukagu gainean. Eseri behar dugu, guztiekin. Orain zerbait esatea ausardia litzateke, eta ez nuen handikeriatan erori nahi”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide