Aiarako Kuadrillak ontzien birziklapena hobetzeko kanpaina abian jarriko du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko mai. 10a, 10:07

"Ontziak, bai eskerrik asko"; horixe izango da Aiarako Kuadrillako ingurumen arloak edukiontzi horiaren bidezko ontzien bilketa hobetzeko abian jarriko duen kanpainaren leloa. Kanpaina prestatzen ari dira arloko arduradunak, eta jakinarazi dute, era berean. hobeto birziklatzerako aholkuak emango dituen bitxilore izango dela kapainaren irudia.

"Ontziak, bai eskerrik asko"; horixe izango da Aiarako Kuadrillako ingurumen arloak edukiontzi horiaren bidezko ontzien bilketa hobetzeko abian jarriko duen kanpainaren leloa. Kanpaina prestatzen ari dira arloko arduradunak, eta jakinarazi dute, era berean. hobeto birziklatzerako aholkuak emango dituen bitxilore izango dela kapainaren irudia.

Kanpainaren bidez “mezu baikorrak” luzatu nahi dituzte, “edukiontzi horia gehiago erabili dadin”. Bide batez, kuadrillako ingurumen-arloak “Aiaraldeko herritarek egunero egiten duten lana eskertu” nahi du, hauek duten sentsibilizazioari esker lortutako emaitzak “paregabeak” direlako.

Herritarren hainbat hedabideren bidez izango dute kanpainan egingo diren ekintzen berri: irratian, prentsan, Interneten eta etxeko postontzietan bidez. Lehiaketak ere antolatuko dira, eta partaideen artean gaiarekin lotuta dauden materialak banatuko dira. Kanpaina 2011ko abendura arte luzatuko da eta Ecoembes, ontzien bilketa eta kudeaketarako irabazte asmorik gabeko sistemari esker egingo du Aiarako Kuadrillak.

Datuei dagokienez, Aiarako Kuadrillako Ingurumen Arloak jakinarazi du eskualdeko herritar bakoitzak, 2009an, batez beste, 18,04 kg. hondakin laga zituela edukiontzi horian eta 19,5 Kg. 2010ean. Adierazi dutenez “Erkidego mailan jasotako datuen gainetik gaude”. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan bilketak bi urte hauetan  %2,14 egin bazuen gora, gure eskualdean %8,09 handitu zen

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide