Artziniegako PPk ‘kudeaketa txarra’ leporatu dio udalari futbol-zelaiaren auzian

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko mai. 3a, 11:46

Udalak 53.000 euro ordaindu beharko dizkio duela 20 urte futbol-zelaiaren obra egin zuen enpresari, auzia hainbat urtez epaitegietan egon ostean.  PPko bozeramaileak dio ‘EAJk izandako utzikeriagatik’ gertatu dela hau.

Udalak 53.000 euro ordaindu beharko dizkio duela 20 urte futbol-zelaiaren obra egin zuen enpresari, auzia hainbat urtez epaitegietan egon ostean.  PPko bozeramaileak dio ‘EAJk izandako utzikeriagatik’ gertatu dela hau.

Artziniegako PPko bozeramaile Joseba Elejaldek gogor kritikatu zuen ostiralean futbol-zelaiaren auzian udalak izandako jokabidea. Bere esanetan, ‘gobernu-taldeak eta arkitektoak duela 20 urte egindako kudeaketa okerra dela eta’ udalak 53.000 euro ordaindu beharko dizkio lanak burutu zituen enpresari, Viveros Viteri SLri. Izan ere, kirol-instalazio hori egin zenetik arazoak baino ez dira egon, eta enpresak bere garaian egindako likidazio okerragatik auzitara eroan zuen Artziniegako Udala. Azkenik, alderdiok akordio batera heldu dira eta udalak 53.000 euro ordainduko dizkio enpresari.

Joseba Elejaldek gogoratu duenez, ‘duela lau urte Partidu Popularrak arkitektoaren erantzukizun zibila zehaztuko zuen txosten juridiko bat egiteko eskatu zuen, bera izan baitzen, obrako zuzendari gisa, enpresari egindako likidazio okerraren arduradun’. Txosten horren bidez ‘arkitektoari ezarriko zitzaion konpentsazioa egiteko ardura, eta ez udalari”.  Elejaldek, amaitzeko, ondorengoa adierazi du: “Hala ere, eta txosten hori ordainketaren arduraduna zein zen argitzeko gakoa izan zitekeen arren, berriro ere gure udalean agintean dagoen alderdiak herritarren interesak defendatzeko orduan duen gaitasunik eza agerian utzi du, eta herritarrok gastu handi horri aurre egitera behartu gaitu, horrela orain egin behar dugun gastu handi hori saihestu zitekeela jakinda ere”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide