ARGAZKI BILDUMA: Hasi dira Aiarako san Prudentzioak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko api. 28a, 16:35

Eguraldi ona lagun, San Prudentzioei ekin zieten atzo aiarrarek. Gaur goizean, ohiko danborradan batu dira Etxaurren ikastolako umeak.

Eguraldi ona lagun, San Prudentzioei ekin zieten atzo aiarrarek. Gaur goizean, ohiko danborradan batu dira Etxaurren ikastolako umeak.

Gaur San Prudentzio dugu, jaieguna Araba osoan eta Aiarako jaietako egun handia. Hori dela eta, gaur goizean danbor-hotsak izan dira nagusi Arespalditzan, Etxaurren ikastolako umeek egin duten daborradan. Horrezaz gainera, arratsaldez aizkolari-txapelketa jokatuko da eta gauen dantzaldia Jamaika orkestrarekin. Baina animazioa ez da gaur bertan hasi, txupinazoa atzo arratsaldeko zazpietan bota baitzuten. Algarak gaueko ordu txikiak arte iraun zuen.

Zapatura arte, jaien martxak ez du etenik izango, eta bihar eta etzi txikienei eta nagusienei eskainitako jai-egunak izango dira. Ostiralean, umeentzako jarduerek beteko dute eguna, eta larunbatean, ostera, hainbat ekitaldi egongo dira, gustu guztietarako: ehiza-txapelketa, kantaldia, bolo-jaurtiketa, gauean dantzaldia... kirolak ere leku zabala izango du zapatuan; izan ere, bi txirrindularitza-lasterketa egingo dira bertan, Arabako Hiru Egunetako 3. etapa eta kadete mailako Jesus Isasi memoriala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide