“Araba Bai ez da jaio panorama politikoa gehiago sakabanatzeko”

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko ots. 22a, 09:34

Azken egunetan Aralar eta bere eszisioaren arteko haustura burutu egin da. “Araba Bai” markaren erregistroa izan ei da egoera leherrarazi duena . Mateo Lafragua Araba Baiko sustatzaileak adierazi du euren asmoa ez dela “panorama politikoa sakabanatzea, eszenatoki politiko berrian ezker abertzaleak bat egitea baino”.

Azken egunetan Aralar eta bere eszisioaren arteko haustura burutu egin da. “Araba Bai” markaren erregistroa izan ei da egoera leherrarazi duena . Mateo Lafragua Araba Baiko sustatzaileak adierazi du euren asmoa ez dela “panorama politikoa sakabanatzea, eszenatoki politiko berrian ezker abertzaleak bat egitea baino”.

Maiatzaren 22a hurreratu ahala, gure eskualdean hauteskundeei begirako mugimenduak bizkortu egin dira. Alde batetik, iazko udaberrian Aralar alderdiaren barruan sortutako krisiak gorena jo du, “Araba Bai” markaren erregistroa dela eta. Krisia 2010ean piztu zen, Aiaraldeko eta Asparrenako militante talde batek Arabako zuzendaritzarekin antolakuntzaren arloan zituen desadostasunengatik alderdia utzi ostean. Tartean zeuden Javier Aspuru foru-diputatu ohia eta Asparrenako alkate Diego Gastañares. Antza denez, 2010eko azaroan, militante ohien talde hori euren marka propioekin jarduteko asmoa agertu ostean (Artziniegako zinegotziek “Artziniega Bai” taldea sortu zuten orduantxe), Aralarrek “Araba Bai”, “Laudio Bai” eta “Asparrena Bai” markak erregistratu zituen marka eta patenteen bulegoan. Handik egun gutxira, Aiaraldeko eta Asparrenako militante ohiek -hori jakin barik, antza- “Araba Bai” alderdi politikoa Ministerioaren erregistroan  erroldatzeko tramiteak hasi zituzten. Bi erregistro ezberdin dira, eta beraz, marka erregistratua egoteak ez luke eragin zuzenik izan behar alderdi politiko berria sortzeko; Araba Bai-koek, berriz, “azpijokoa” ikusten dute Aralarrek hartutako erabakiaren atzean. Aralarrek, bere aldetik, “gisa horretako markak aspalditik erabili izan dituela” dio, eta “ez dagoela asmo txarrik”.

Egoeraz galdetuta, Mateo Lafragua Araba Bai-ko sustatzaileetako batek aiaraldea.com-i adierazi dio hilabete hauetan “hainbat bilera” izan dutela Aralarreko arduradunekin, “baina batean ere” ez dietela aipatu marken erregistroaren kontua. Adierazi duenez, duela aste bi inguru Aralarrek “koalizioan joateko proposamena” luzatu zien, baina ostiralean, “10 minutu iraun zuen bilera batean”, ezezkoa eman zuten. Lafraguaren esanetan, “markaren auzi hau ez da izan hausturaren edo proposamenari ezetz esatearen arrazoia”, baizik eta “lehendik datozen desadostasunak”. “Argi utzi" gura izan du "Araba Bai-ren asmoa ez dela panorama politikoa gehiago sakabanatzea”, baizik eta “aurrean dugun eszenatoki politiko berrian ezker abertzaleak bat egitea”. Gaineratu du badakiela “herri batzuetan zauriak ixtea gaitza izango dena, denon aldetik”, baina dagoeneko “beste alderdi batzuekin hizketan” dabiltza maiatzeko hauteskundeei begira.

Beste alde batetik, Okondon ere panorama politikoan garrantzizko mugimenduak gertatzen ari dira. Izan ere, Okondo Bai plataforma berriak bi atxikimendu garrantzitsu jaso zituen aurreko astean, gaur egun EAJko zinegotziak diren Hector Roiz eta Joserra Ulibarrirenak, hain zuzen. Okondo Bai plataformak ez dauka zerikusirik Aralarreko eszisioarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide