Roberto Aretxabala izango da EAJko alkategaia Okondon

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko mar. 4a, 08:00

Aretxabala enpresa pribatuan lanean ibilitakoa da eta 35 urte dauzka. Okondoko EAJk “udaleko ateak zabaldu” gura dituela dio.

Laster, jendaurreko ekitaldi batean, Okondo EAJk maiatzaren 22ko hauteskundeetarako bere hautagaitzaren aurkezpena egingo du. Horren aurretik, zerrendaburu eta alkategaia nor izango den aurreratu dute, eta jakinarazi dute Roberto Aretxabala .

Kaleratutako prentsa ohar baten bidez, Aretxabalaren aurkezpena egin dute:  

Aretxabala enpresa pribatuan lanean ibilitakoa da eta 35 urte dauzka. Okondoko EAJk “udaleko ateak zabaldu” gura dituela dio.

Laster, jendaurreko ekitaldi batean, Okondo EAJk maiatzaren 22ko hauteskundeetarako bere hautagaitzaren aurkezpena egingo du. Horren aurretik, zerrendaburu eta alkategaia nor izango den aurreratu dute, eta jakinarazi dute Roberto Aretxabala .

Kaleratutako prentsa ohar baten bidez, Aretxabalaren aurkezpena egin dute:  

 “Aretxabala  35 urteko gaztea da, ARA enpresako kalitate-arloko arduradura. Ezkonduta dago eta alaba bi dauzka. Aretxabalak, gainera, profil politiko nabarmena du (familia abertzale batean hezia da) eta beti erakutsi du konpromiso handia komunitateari eta herriari eragiten dioten gaietan, ez bakarrik politikaren arloan, baitak irolaren arloa ere, pilotazale handia da eta.”

 “Ideiak argi dituela, eta enpresa pribatuan hartutako jakituria eta eskarmentua lagun, Aretxabala herri-politikara egin du jauzi herritarrei laguntzeko asmoz eta denon onerako izango diren konponbideak eta ideiak ekartzearren. Sigla eta proiektu zehatzetatik harago, Aretxabalak Okondoko herri osoaren interesaren alde egingo du lan: okondoarren bizi-kalitatea hobetzea.”

Prentsa-oharrean, Okondoko EAJk Aretxabalak buru duen hautagaitzak dituen helburu nagusiak hiru puntutan zerrendaratu ditu. Alde batetik, diote, “Aretxabalak, errotik murriztu gura du udalaren gastua, alkateak zein zinegotziek jasotzen dituzte ordainsariak gutxituz. Diru hori herriaren beharrizanetarako bideratuko da”. Bigarrenez, EAJk azken urteotako egoera politikoaren harira, honako hau dio: EAk lortutako gehiengo absolutuek adostasunik eza eta irizpide autoritarioak baino ez dituzte ekarri. Erabaki arbitrarioak eguneroko ogia izan dira, batzuk diskriminatu zeta beste batzuen alde eginez, hurbiltasun ideologikoaren arabera. Horrela, Aretxabalak udaleko ateak guztiontzako zabalduko ditu, tratua adeitsuagoa, hurbilagoa eta atseginagoa izan dadin. Hirugarren helburu modura “udal-bizitza politikoan dagoen etengabeko gatazkarekin amaitzea” jarri dute.

Azkenik, EAJko zinegotzi ohi batzuek aurkeztu berri duten Okondo Bai plataformari eta gainontzeko alderdiei zuzendutako mezu bat dakar prentsa-oharrak: “Jakin badakigu ez dena lan erraza izango, baina ahalegin guztiak egingo ditugu eragingarri, gardena eta iraunkorra izan dadin. Badakigu, era berean, gainontzeko talde politikoak proiektu hau oztopatzen saiatuko direla; dagoeneko ikusi ditugu Okondo Bai plataformak egin dituen azpijokoak. Talde hau apurka-apurka maskara kentzen ari da. Espero dugu EAJren apustu berri hau Okondoko herritarrek barneratzea, denon onerako izango da eta"

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide