Araba Bai alderdi berriak ezkerreko abertzaleak batzeko deia egin du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko mar. 10a, 11:16

Hedabideei helarazitako gutun baten bidez, Araba Bai-k bere burua aurkeztu du, “bakarkako biderik” ez duela hasiko adieraziz. Gutuna Aiaraldeko eta Asparrenako 21 kidek izenpetzen dute.

Hedabideei helarazitako gutun baten bidez, Araba Bai-k bere burua aurkeztu du, “bakarkako biderik” ez duela hasiko adieraziz. Gutuna Aiaraldeko eta Asparrenako 21 kidek izenpetzen dute.

“Proposamen ezkertiar eta abertzale berria”. Horrela aurkezten du bere burua sortu berri den Araba Bai alderdiak. 2010ean Aralar utzi zuten Arabako 21 militantek izenpetzen dute gutuna, tartean Arztiniegako zinegotziek eta Jabier Aspuru foru-diputatu oihak. Bertan, adierazten dute “hamar urtez Aralarren barruan lanean ibili ondoren” sortu dutela alderdia. Alderdi berria nondik datorren azaltzeko, “Aralarretik gatoz gure historiaren une jakin batean ezker abertzaleak bide politiko hutsen aldeko apustua egin behar zuela erabaki genuelako”, diote.

Araba Bai-ko sortzaileek argi uzten dute, jarraian, zein den etorkizun hurbilerako duten asmoa: “Une horietan erabaki zail hori hartu genuen bezala, orain geure alderdia sortzea erabaki dugu, ez bakarkako bide bati ekiteko, baizik eta adierazteko unea heldu dela denok, bakoitzaren nortasuna errespetatuz, bat egiten joan gaitezen herri honek behar duen ezkerreko alternatiba independentista izango den bloke batean".

Ildo horretan, adierazten dute ezin dela gehiago luzatu “ezkerreko indar abertzaleen bat egitea", helburu argi batekin: "eskuinaren eta nazionalismo espainiarraren aurreratzea geldiaraztea”. “Badirudi gatazka armatuaren amaiera inoiz baino hurbilago dagoela” gaineratzen dute, eta uste dute “eszenatoki berrian sendotasunez eta eragile nagusia izanda” sartu beharra dagoela. Militante hauen esanetan, “ezkerreko abertzaleen batasunak, adostutako hauteskunde-programa batean oinarrituta, denok espero dugun etorkizun politikora eramango gaitu”. Horretarako, "errealismo politikoa" izateko beharra azpimarratzen dute, "ahalik eta herritar gehien independentziaren onurez konbentzitzearren”.

Azkenik, Araba Baik, “hainbeste urtetako indarkeriaz nekatuta, baina baita ere gure arteko diferentziez nazkatuta dauden horiek” berreskuratzeko beharra azpimarratzen du bere gutunean. Araba Bai-ko iturrien arabera, azken asteotan hizketan ibili dira zenbait indar politikorekin, maiatzeko hauteskundeei begira elkarrekin joateko dauden aukerak aztertzeko.

Josetxo Urresti Araba Bai-ko kideari aurreko astean Hamaika Telebistako “bat eta bat” saioan egindako elkarrizketan horren inguruko informazio gehiago topatu dezakezue.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide