Araba Bai alderdiak Bildu koalizioarekin bat egin du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko api. 18a, 12:14

Aralarreko eszisio batetik sortutako alderdiak Bildurekin bat egitea erabaki du “Araban aldaketa politiko eta sozialaren alde egiteko”. Bildu Araba koalizioa EA-k, independenteek, Alternatibak eta Araba Baik osatuko dute.

Aralarreko eszisio batetik sortutako alderdiak Bildurekin bat egitea erabaki du “Araban aldaketa politiko eta sozialaren alde egiteko”. Bildu Araba koalizioa EA-k, independenteek, Alternatibak eta Araba Baik osatuko dute.

Ostiralean, Gasteizen, Araba Bai alderdiko ordezkariak EA eta Alternatibako arduradunekin batera agertu ziren jendaurrean, Bildu koalizioarekin bat egin dutela iragartzeko. Horrela, Bildu Araba koalizioa alderdi horiek eta hautagai independenteek osatuko dute. Bilduk bere zerrendak gaur aurkeztuko ditu, eta Aiaraldeari dagokionez, beraz, Araba Bai-ko kideak

Araba Bai-k, prentsa-ohar baten bidez bere asmoak eta analisia eman du jakitera. Adierazi dutenez, “Eusko Herriak fase politiko eta historiko berri bat bizi du”, eta fase horretan “aldaketa politikoa gauzatzeko gaitasuna izan beharko dugu bide politikoak, baketsuak eta demokratikoak erabiliz, giza-eskubide guztiak errespetatuz”. Horretaz gain, diote Bildurekin bat egiteko erabakia hartu dutela “indarrak metatzea gure potentzialitaterik handiena delako, eta hain zuzen ere horixe delako Bilduren konpromisoa”. Araba Bai-ren arabera, “konpromiso hori ezinbestekoa da Araban aldaketa politiko eta soziala lortzeko, eta udal eta biltzar nagusietan islatu behar da bide horretan aurrera egiteko”.

Testuinguru horretan, Araba Bai-k uste du Araban “lehentasun politikoa” dela “etorkizunari begira aukerak zabaltzea ezkerreko independentismotik”, eta hori kontuan izanda “akordioak lortu dituztela Araba Euskal Herrian nola eraiki zehazten dituztenak, eta benetako aldaketa gura ez dutenak jarritako blokeoa gainditzeko balio dutenak”.

Araba Bai-k, dituen asmo zehatzen berri ere ematen du prentsa-oharrean: gardentasuna eta demokrazioa parte-hartzaileam, euskararen berreskurapena, eredu jasangarri bat, Trebuñuren inkorporazioa... “azken batean, Bildu koalizioak 180º-ko bira emango dio azken urteotako dinamika politikoei, jarrera ezkertiar eta independentisteetatik beste eszenatoki politiko baterantz joatearren”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide