Arabako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseilua gaur goizean batu da Artziniegan. Bertan, kontseiluak erabaki du udalari 20.000 euroko diru-laguntza bat ematea, museoak dakartzan gastuetarako.
Artziniega Museoak bere finantzaziorako laguntza handia jasoko du laster, gaur bertan Diputatuen Kontseiluak hartutako erabakiari esker. Kontseiluak Artziniegan bertan egin du gaurko bilkura, eta bertan adostu du Artziniegako Udalari museoak dakartzan gastuak finantzatzeko 20.000 euroko diru-laguntza ematea. Diru hori eguneroko gastuak eta mantentzea ordaintzeko erabiliko da.
Museoaren urteroko aurrekontua 120.000 eurokoa da, eta orain arte diru gehiena udalak eman izan du. Hori dela eta, Artziniega Museoko arduradunen asmoa Aldundiarekin hitzarmen iraunkor bat izenpetzea da, aurrekontu horren erdia aldundiak finantzatu dezan.