Doakoa izango da eta batez bere kultur etxean batzen diren alkarteentzat pentsauta dago. Birusen kontrako sistemak iminiko dira.
Orozkoko Udalak, Ingenet enpresearen bitartez, Interneten ibilteko doako konexinoa imini dau herriko kultur etxean. Horretarako, ‘wifi firewall’ izenekoa ezarri dau, aldi berean edukietarako sarbidea eta segurtasuna bermatuz. Nabigazinoa banda zabaleko ADSL bidez egingo da.
Udalak jakinarazo dauanez, sistema barri hau batez bere Kultur Etxea euren batzarrak egiteko erabilten daurien alkarteentzat pentsauta dago, baina eskuko ordenagailuagaz edo Interneterako konexinoa daukan gailu bategaz doan edonork erabili lei zerbitzu barri hau.