AEMEk arrakasta handiz antolatu du “Artziniega Hiria” mus-txapelketaren 3. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko api. 5a, 09:05

Zapatu honetan, aurten hirugarren urtez jarraian jokatu den Artziniegako mus-txapelketako sariak banatu ziren “La Encina” jatetxean egindako ekitaldian. Txapelketa hau Artziniegako tabernek antolatu dute (La Encina, La Villa, Ostargi eta Llantada). Oraingo honetan antolatzaileek iaz sortutako Artziniegako Enpresa eta Merkataritza Elkartearen (AEME) babesa izan dute.

2011ko txapelketan 36 bikotek hartu du parte, marka berria ezarriz. Miguel Vadillok eta Toni Cámarak osatutako bikotea nagusitu da horien artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide