Urduñako Udalak udalerria Garoñako zentrala ixteko planean sartzea gura du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko mar. 29a, 09:24

Urduña Garoñatik hogeita hamar kilometrora egonda, larrialdi nuklearreko II. gunearen barruan dago. Udalak nahi du udalerria zentrala itxi osteko Dinamizazio Planaren barruan egotea, eta hala eskatu dio estatuari.

Urduña Garoñatik hogeita hamar kilometrora egonda, larrialdi nuklearreko II. gunearen barruan dago. Udalak nahi du udalerria zentrala itxi osteko Dinamizazio Planaren barruan egotea, eta hala eskatu dio estatuari.

Garoñako zentral nuklearra 2013. urtean itxiko duela agindu du Espainiako Gobernuak. Itxiera hori dela eta, gobernuak zentralaren eragin-esparruan dauden herrietako ekonomia dinamizatzeko plan bat jarriko du abian. Esparru hori larrialdi nuklearreko II. gune modura sailkatuta dago eta, berez, “iraupen luzeko babes-neurriak” egokitzen zaizkio. Esparru horren barruan 78 udalerri daude, tartean Arabako batzuk eta Urduña (Bizkaiko bakarra). Hala ere, otsailean, Diputatuen Kongresuak ezetza eman zion EAEko udalerriak zentrala itxi osteko dinamizazio-neurriak jasoko dituzten udalerrien artean sartzeari.

Ezetzaren aurrean, Eusko Legebiltzarreko Ingurumen Batzordeak Legez besteko Proposamen bat onartu zuen martxoaren 15ean, Espainiako Gobernuari zentrala ixteko eskaera berretsiz eta, era berean, EAEko udalerriak Dinamizazio Ekonomikoaren eta Enpleguaren Neurrien Planean modu eraginkorrean sar daitezen eskatuz.

Urduñako Udalak, bere aldetik, adierazi du plan horretan sartzea gura duela, eta 2010eko maiatzean, Burgoseko Gobernu Ordezkariordeari estatuaren planarekin bat datozen jardueren zerrenda bat bidal zion. Jarduerok ondorengo helburuak dauzkate: industria-sarea berriztatzea eta garatzea, komunikazio-azpiegiturak sortzea, prestakuntza sustatzea -batez ere langabetuen artean-, garapen jasangarria eta inguruaren natur balioen sustapena, eta azkenik, ikerkuntza, garapena eta berrikuntzari lotutako jarduerak bultzatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide