Udaletxean daude dagoeneko Repsolen aurrean erreklamazioa egiteko orriak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko mar. 13a, 08:00

Gasaren igoerak kaltetutako herrietako udalek jarraipen-batzorde bat sortu dute Arabako Foru Aldundiarekin batera. Laginak hartu gura dituzte Repsolen biltegietan, kontsumoaz eta gasaren kalitateaz zalantza handiak dauzkatelako.

Gasaren igoerak kaltetutako herrietako udalek jarraipen-batzorde bat sortu dute Arabako Foru Aldundiarekin batera. Laginak hartu gura dituzte Repsolen biltegietan, kontsumoaz eta gasaren kalitateaz zalantza handiak dauzkatelako.

Azken egunotan, propanoaren fakturaren igoerak kaltetutako herrietako udalek gestioak azkartu dituzte erakundeen aurrean, Repsol kontua argitzera behartze aldera. Barikuan Gasteizen Arabako Foru Aldundiarekin batzarra egin zuten, jorratu daitezkeen bideak aztertzeko. Batzarrean erabaki zen Aldundiak laguntza juridikoa emango diela udalei, eta erreklamazioak bideratzen ere lagunduko diela. Horretarako, norbanakoentzako zein erakundeentzako erreklamazio-orri bat egin du. Artziniegako alkate Agurtzane Llanok esan digunez, orriok Artziniegako udaletxean herritarren eskura daude dagoeneko, eta web orrian zein liburutegian ere hartu daitezke. Argi utzi gura izan du, dena dela, “erreklamazioak herritarrek egin behar dituztela, ez udalak”, eta eskatu egin die erreklamazioaren eta fakturen kopia bat uzteko, udalak jakin dezan zenbat eta zelan egin diren.

Horretaz gain, Artziniega eta gainontzeko herrietako udal-agintariek adierazi dute “zalantza handiak” dauzkatela neguan egindako kontsumo handiaz eta gasaren kalitateaz. Repsolek behin eta berriro esan arren kontsumoaren igoera benetakoa dela, susmoa dago kalitate eskasagoko gasa (eta ondorioz, arinago kontsumitzen dena) ez ote diren erabiltzen ibili, urtarrila eta otsaila iazkoak baino askoz epelagoak izan dira eta.

Barikuan egindako batzarrean, gainera, jarraipen-batzorde bat sortu zen, AFAko zein Artziniega, Guardia, Zuia eta Urkabustaizko udaletako ordezkariek osatuta. Batzorde hori Industria Sailarekin batzartuko da, laginak hartu ditzaten eskatzeko, Industria Saila baita arlo horretan eskumena daukana. Izan ere, laginak legearen arabera hartu behar dira, Repsolek indargabetzeko modurik izan ez dezan. Repsolek, bere aldetik, adierazi du “ez diela udalei laginak hartzen utziko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide