Udalerriko toponimoak biltzen dituen mapa inprimategira sartuko da laster, eta horren aurretik azken zuzenketak egin gura dizkiote. Herritarrei dei egin diete ostiralean, arratsaldeko zazpietan, liburutegira joan daitezen.
Ostiral honetan okondoarrek hitzordua daukate herriko liburutegian 19:00etan. Udalerriko mapa toponimikoa inprimategira sartu aurretik ekarpenak egiteko azken saio bat egin gura izan dute Udalak eta Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeak, eta hara joateko deia luzatu diete herritarrei -batez ere ingurua ezagutzen dutenei-, mapari azken ikutuak eta zuzenketak egiteko.
Felix Mugurutza proiektuaren arduradunaren esanetan, “orain ez badugu hitz egiten, betiko isilaraziko ditugu gure leku-izenak”; horregatik, herritarrei laguntza eskatu die, mapa ahalik eta ondoen gera dadin ezinbestekoa baita euren ekarpena.