Parte-hartze handia eta eguzkia, 2. Artziniega Ibilaldiko protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko mar. 7a, 08:00

700 mendizale inguru hurbildu dira Artziniegara, eguraldi ederra lagun, Artziniegako 2. mendi-ibilaldian parte hartzera. Ibilbidearen tarte asko lokaztuta egon arren, mendizaleak oso pozik agertu dira amaieran.

700 mendizale inguru hurbildu dira Artziniegara, eguraldi ederra lagun, Artziniegako 2. mendi-ibilaldian parte hartzera. Ibilbidearen tarte asko lokaztuta egon arren, mendizaleak oso pozik agertu dira amaieran.

Ganzorrotz Mendizale Taldeak bigarren urtez antolatu du aurten Artziniegako mendi-ibilaldia. Udalerriko mendiak eta ondarea ezagutzera emateko asmoz, bi ibilbide markatu dituzte, irteera eta helmuga herrian bertan jarrita. Ibilbide luzea 28 kilometrokoa izan da, eta laburra 14 kilometrokoa. Udaberri-itxura hartu duen aroa aprobetxatuz, Euskal Herri osoko mendizaleak hurreratu dira Artziniegara, guztira 700 inguru. Aurreko asteko euriek bideak nahiko lokaztuta utzi dituzte, eta horrek ibilbidea nahiko astun egotea eragin du; hala ere, oskarbi egon denez, eta lehen orduko hotzaren ostean nahiko epeldu duenez, mendizaleentzat egun atsegina gertatu da.

Eguneko gorabehera bakarrak mendizale batzuek izandako lesio arinak izan dira, eta, batez ere, 20. kilometroa baino lehen jarritako markekin egondako arazoa: bertan, gizon bat markak kentzen ibili da goizean, eta lehenengo 30 parte-hartzaileak okerreko bidetik joan dira bizpahiru kilometrotan.

Amaieran, parte-hartzaileek bertoko odolostea dastatzeko aukera izan dute helmugan, bai eta, bide batez, Artziniegako kaleak eta alde historikoa bisitatzeko ere. Antolatzaileak, euren aldetik, oso pozik geratu dira gaurkoan, eta datorren urtera begira ere ekitaldi hau antolatzen jarraitzeko gogoz azaldu dira.

(Ikus iazko mendi martxari dagokion bideoa ezkerreko zutabean)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide