Hiriska emakumeen elkarteak 4.000 euro baino gehiago lortu zuen Gabonetako merkatu txikian

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko ots. 24a, 11:52

Irabazitako diru gehiena Benja Respaldizari emango diote, Ekuadorren egiten duen garapeneko lan solidarioan erabili dezan. Zati bat Artziniegako behartsuentzat gorde dute, eta bideratzeko modua aztertzen dabiltza.

Abenduaren 4tik 12ra bitartean Hiriska emakumeen elkarteak merkatu txikiaren 10. edizioa egin zuen. Duela egun batzuk han lortutako diruaren berri eman eta herritarrei esker ona eman diete emandako laguntzagatik. Izan ere, bigarren eskuko gaien merkatu horretan 4.390 euro lortu zuten.

Maite Iztueta Hiriskako kideak aiaraldea.com-i adierazi dio “emaitzarekin pozik daudela”. Gainera, nahikoa diru lortu dutenez, bere esanetan, “3000 euro Ekuadorrerako izango dira, Benjak han egiten duen lanean laguntzearren”, eta “gainontzekoa Artziniegan pobrezia-egoeran daudenei emateko asmoa” daukate, uste dutelako “gure artean ere laguntzaren beharra duten pertsonak” egon badaudela. Oraingoz, dena dela, diru hori Hiriskak gorde du, eta laguntza hori bideratzeko modua aztertzen ari dira. Iztuetak adierazi digu dagoeneko abadearekin egin dutela berba, eta alkatearekin ere batzeko asmoa daukatela gaia jorratzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide