Kexaako artelanak momentuz ez dira Aiaraldera itzuliko

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko ots. 16a, 09:12

Aldundiak Kexaako monumentu-multzoko bost artelan garrantzitsu Gasteizera eroan zituen duela urtebete. Kulturako diputatuak adierazi du sei hilabete barru Aldundiak erabaki bat hartuko duela, segurtasuna kontuan izanda.

Aldundiak Kexaako monumentu-multzoko bost artelan garrantzitsu Gasteizera eroan zituen duela urtebete. Kulturako diputatuak adierazi du sei hilabete barru Aldundiak erabaki bat hartuko duela, segurtasuna kontuan izanda.

Laster urtebete egingo du Aldundia Kexaan zeuden balio handiko bost artelan hortik atera eta Gasteizko Elizbarrutiko Arte Museora eroan zituenetik, Kexaan ez ei zelako segurtasuna bermatzen. Horretarako, baimen berezia eskatu behar izan zion Jaurlaritzari, eta erabaki horrek eztabaida bizia sortu zuen, Alderdi Popularra aurka agertu zelako. Artelanok Kristoren Pasioaren triptikoa, Adatsaren Ama Birjinaren erlikia-ontzia, XIV. mendeko kopoi veneziarra, San Joan Bataiatzailearen eta Kristo Gurutziltzatuaren egurrezko irudiak dira. XIV. mendekoak dira denak eta balio artistiko handia daukate. "Kexaako Altxorra" izeneko erakusketan ikusi daitezke.

Aurreko astean egindako osoko bilkuran, kulturako diputatu Malentxo Arruabarrenaak, PPren galderari erantzunez, jakinarazi zuen Aldundiak baimena luzatzeko eskatu diola Jaurlaritzari, eta momentuz pieza horiek elizbarrutiko museoan geratuko direla. Aldundiak piezak hobeto aztertzeko baliatuko du luzapena, eta sei hilabeteren buruan erabakiko du Kexaara itzuliko diren ala ez. Horretarako, artelanen egoera zein Kexaako museoko segurtasuna izango du kontuan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide