Baserriaren Azokan parte hartzeko baimena eskatzeko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko ots. 15a, 09:13

Baserriaren Azoka martxoaren 27an egingo da. Baserritarrek eta artisauek martxoaren 23ra bitartean eskatu dezakete postua jartzeko baimena.

Baserriaren Azoka martxoaren 27an egingo da. Baserritarrek eta artisauek martxoaren 23ra bitartean eskatu dezakete postua jartzeko baimena.

Okondoko Udalak aurten hamalaugarren urtez antolatuko du baserriaren azoka; urtero lez, udaberria hastearekin batera izango da, martxoaren 27an, hain zuzen. Azokaren helburu nagusia bertoko baserritarren eta artisauen produktuak erakutsi eta saltzea da, bai eta Aiaraldeko baserrietako ohiturak ezagutzera ematea ere. Horrezaz gainera, dantza eta musika ikuskizunak egongo dira.

Oraindik hilabete pasatxo falta den arren, zabalik dago otsailaren 1etik azokan parte hartzeko baimena eskatzeko epea. Hala egin gura dutenek martxoaren 23ra arte udaleko erregistrora jo dezakete; bertan, eskabidea aurkeztu beharko dute, horretarako udalak duen inprimakiarekin eta behar den dokumentazio guztiarekin batera. Gainera, 60 euroko fidantza bat ordaindu beharko dute. Azokan saldu ahali zango diren produktuak zehazturik daude: lekaleak eta ortuariak, txerrikia, gazta, eztia eta kontserbak, ardo eta likoreak eta, azkenik, ogi eta pastelak. Kategoria bakoitzean eskakizun bereziak daude. Horrezaz gainera, taloak eta edatekoak saltzeko txosnak ere jartzeko aukera dago.

Informazio guztia erantsitako dokumentuan duzue.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide