Hasi da 2011ko jaien preskaketa

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko ots. 11a, 10:33

Orain dela astebete egindako bileran ez zen lortu, momentuz, aurtengo jai-batzordea osatzea. Elkarteek eta koadrilek egin gura dituzten ekitaldiak proposatzeko epea ireki du udalak.

Orain dela astebete egindako bileran ez zen lortu, momentuz, aurtengo jai-batzordea osatzea. Elkarteek eta koadrilek egin gura dituzten ekitaldiak proposatzeko epea ireki du udalak.

Otsailaren 4an, aurreko barikuan, 2011ko jaiak prestatzeari ekiteko bilera egin zen udaletxean. Bertara agertu ziren hainbat elkarte eta koadriletako ordezkariak, bai eta aurreko batzorde batzuetako kideak ere. Bileraren gai nagusia jai-batzordea osatzea zen, irailaren 2tik 11ra bitartean ospatuko diren jaiak antolatzeari ekiteko. Gauza jakina zen 2010eko batzordea osatu zuten koadrilek ez ziotela berriro erronkari helduko, eta hala baieztatu zuten batzarrean. Bertaratu ziren gainontzeko lagunen aldetik ere ez zen, momentuz, batzorde finko bat osatzeko boluntariorik agertu. Udalaren aldetik, bestalde, adierazi zuten aurten, espero zitekeen bezala, jaietarako aurrekontua txikiagoa izango dela, egoera ekonomikoak hala beharturik.

Gauzak horrela, eta batzordea osatzeko partaideak agertu bitartean, udalak bere gain hartu du ahalik eta lasterren antolatu eta lotu behar diren kontuak koordinatzeko ardura, hala nola musika-emanaldien kontratazioa eta elkarteek proposatu gura dituzten ekitaldi eta jardueren bideragarritasuna aztertzea. Horri dagokionez, elkarteek hilaren 18ra bitarteko epea daukate jaietarako aurreikusten dituzten jarduerak aurkezteko, ekarriko duten gastua eta aurreikusitako data adieraziz. Horren ostean, egutegia zehazten joateko beste bilera bat egingo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide