Amurrioko txirrindulari-elkarteak entrenatzeko pista bat eskatu du berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko ots. 10a, 10:18

Elkartea kexu da lur gainean entrenatzeko pista egiteko asmoak geldirik daudelako. Alkateak dio proiektu finkoa falta dela, eta kontua aztertzen ari direla.

Elkartea kexu da lur gainean entrenatzeko pista egiteko asmoak geldirik daudelako. Alkateak dio proiektu finkoa falta dela, eta kontua aztertzen ari direla.

Urte batzuk badira Amurrioko txirrindulari-elkartea mendiko modalitateak entrenatzeko leku bat eskatzen hasi zenetik. Aurreko asteko osoko bilkuran elkarteko presidente Alfredo Cerrillok berriro azaldu zuen elkarteak azpiegiturarik ezak dakarren arazoengatik daukan kezka. Cerrilloren arabera, “instalaziorik ez daukan kirol-elkarte bakarra” dira eta, hori dela eta, errepidera ateratzea baino ez zaie geratzen. Horrek, dio, “harrobia sortzeko eta lehiatzeko orduan kalte” egiten die, neska-mutilek ez daukatelako leku seguru batean entrenatzeko aukerarik. Urtero egiten den btt proba egiteko lekurik ere ez daukate, eta Reforreko kross-pistan egin behar izaten dute. Cerrillok adierazi zuen birritan aurkeztu dutela proiektua udalean: lehenengoan Bañuetaibarreko lursailetara kamioietan lurra ere eroan zuten zirkuitua egiteko, baina hurrengo egunean proiektua bertan behera geratu ei zen. Bigarrenean, ostera, eskaerari uko egin zion udalak.

Alkateak erantzun zuen Bañuetaibarreko lursail horien barruan batzuk ez direla udalarenak, eta proiektu finkorik ezean, ezin direla espropiatu. Gaineratu zuen udala kokapen egokiak aztertzen ari dela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide