Erakundeek 23 milioi euro inbertituko dituzte Aiaraldeko ur-azpiegitura hobetzeko

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko ots. 9a, 13:50

Kantauriko Urkidetzak azpiegituren plan zuzentzaile berria egin du. Guztira 23 milioi euro bideratuko dira, eta lanik garestiena Artziniegako ur-araztegia izango da.

Kantauriko Urkidetzak azpiegituren plan zuzentzaile berria egin du. Guztira 23 milioi euro bideratuko dira, eta lanik garestiena Artziniegako ur-araztegia izango da.

Aiarako ur-partzuegoak, Kantauriko Urkidetzak, onartu egin du azkenik eskualdeko ur-azpiegiturak hobetzeko plana. Plan horretan 23 milioi euroko inbertsioak aurreikusten dira, eta Urkidetza, Aldundia, Jaurlaritza, udalak eta Iparraldeko Ur Konfederazioa egongo dira. Eskualde osoan egingo diren lanen bidez, ura tratatzeko instalazio guztiak berrituko dira, Izoriatik dena kontrolatzea ahalbidetuko duen sistema batera egokitzeko.

Plan zuzentzaile honetan aurreikusten den inbertsiorik handiena Artziniegako ur-araztegia eraikitzeko egingo da. Artziniegan arazo larria da ur zikinena, arazo historikoa. Azken urteotan okerrera egin du, gainera, populazioaren hazkundea dela eta. Guztira 100 milioi euro bideratuko dira araztegia egiteko eta Erretes Tudela herria sare orokorrarekin konektatzeko. Lanen tramitazioa datorren urtean hasiko da eta Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak sinatutako hitzarmenaren bidez finantzatuko da.

Beste herriei dagokienez, Laudion beste ur-biltegi bat eraikitzea aurreikusten da, 2.500 metro kubokoa, gaur egun bakarra dagoelako, San Bartolomen. Ur-biltegi horren bidez heltzen da Maroñotik, hain zuzen ere, kontsumorako ura Laudiora. Laudioko udal-termioaren barruan dago, horrezaz gainera, Olarteko presa zaharra, 1983ko uholdeetan hondatutakoa; behin betiko zerbitzutik kanpo uzteko 400.000 euroko kostua izango duten lanak egingo dira bertan. Amurrioren kasuan ere ura Maroñotik heltzen da Izoriatik pasatuz. Gorbeian egiten diren bilketak sistema horretara gehitu beharko dira egingo diren obrekin, Izoriatik kontrolatzeko.

Plan Zuzentzailearen aurrekontuaren barruan ez dago Markixanako eta Basaurbeko ur-araztegiak egiteko dirua, ezta kolektoreen sarea egitekoa ere, baina badago milioi bat euro kolektoreak kokatuko diren lursailak erosteko. Beste 2’1 milioi euro aurreikusi dira eskualdeko saneamenduaren bigarren faseari ekiteko. Bigarren fase horretan herri txikietara helduko ei da, hala nola Larrinbe, Kexaa edo Lekamañara. Lan horiekin, Okondo eta Maroñoko urtegiaren arteko konexioari konponbide bat bilatuko zaio, izan ere, konexio hori ez egoteak tirabira handiak sortu izan ditu Okondoko Udalaren eta Urkidetzaren artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide