Mapa urtarrilaren 11tik egon da museoan erakusgai, eta herritarrek ekarpen asko egin dute. Jendeak hala eskatuta, udaletxean jarriko dute aste honetan.
Herriko mapa toponimikoa osatzeko prozesua aurrera doa. Printzipioz barikuan amaitzekoa zen herritarren ekarpenak jasotzeko erakusketa, baina udaletik adierazi dutenez, "jende askok" eskatu die "erakusketa hurbilago dagoen leku batera eroateko", eta, beraz, udaletxeko behetan jartzea ebatzi dute. Kontua da adineko artziniegar askorentzat museoa urruntxo paratzen dela, eta eurek eskurago izateko hartu dute erakusketa luzatzeko erabakia.
Erakusketa, beraz, otsailaren 11ra bitartean bisitatu ahal izango da, eta udaletik dei egin dute ekarpenen bat daukaten herritarrok hara joan daitezen udaletxea zabalik dagoen ordutegian, 8:00etatik 15:00etara.