"Sindikatuek zergatik ez dute merkatarien esku uzten grebarekin bat egiteko ala bat ez egiteko eskubidea?"

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko ots. 4a, 09:08

Gure erredakzioan Amurrioko herritar batek egindako idazkia jaso dugu, greba-egunean piketeek Amurrioko komertzioetan izandako jokabidea salatuz eta hainbat galdera plazaratuz. Hona hemen idatzitakoa:

 

Erabateko desadostasuna agertu nahi nuke urtarrilaren 27an greba deitu zuten sindikatuen jarrerarekin.

Greba deitzeko arrazoiak alde batera utzita –esan dezadan, bide batez, arrazoiekin ados nagoela-, uste dut ELA eta LABen jarrera, batez ere Amurrion, ez zela espero bezain egokia izan.

Gure erredakzioan Amurrioko herritar batek egindako idazkia jaso dugu, greba-egunean piketeek Amurrioko komertzioetan izandako jokabidea salatuz eta hainbat galdera plazaratuz. Hona hemen idatzitakoa:

 

Erabateko desadostasuna agertu nahi nuke urtarrilaren 27an greba deitu zuten sindikatuen jarrerarekin.

Greba deitzeko arrazoiak alde batera utzita –esan dezadan, bide batez, arrazoiekin ados nagoela-, uste dut ELA eta LABen jarrera, batez ere Amurrion, ez zela espero bezain egokia izan.


1. Horma askotan kolaz itsatsitako panfletoak agertu ziren, baita zenbait komertziotako atetan ere. Horrek berehalako behartze-eragina izan zuen establezimenduetako jabeengan. Panfleto horien tonua eta edukia mehatxuzkoa zen eta beldurra sortzeko asmoa zuen, argi eta garbi.  Suposatzen dut sinadurarik gabekoak zirela, zeren sinatuta egon balira salaketa bat baino gehiago ekar zezaketen, delitutik hurbil daudelako.


2. ELA eta LAB, kartel horietan esandakoarekin ados ez badaude, euren desadostasuna agertu behar zuten, gutxienez komunikatu bat plazaratuz. Baina ez zuten egin, eta, ondorioz, egiletasunari buruzko susmoak nabarmenagoak dira.


3. Greba egunetan ELAk eta LABek zergatik jartzen dute euren arreta eta euren jarduerak Amurrioko komertzioetan? Zergatik ez dute uzten merkatarien esku grebarekin bat egiteko ala bat ez egiteko eskubidea? Zein ote da piketeek greba-egunean ustez egiten duten lana? Informatzea? Uste al dute jendeak ez dakiela ondo baino hobeto zeintzuk diren deialdiaren arrazoiak? XXI. mendean gaude, informazioaren eta Interneten garaian, nor izan liteke greba-deialdi baten arrazoien berri ez duen ezjakina?


4. Asko dira enpresa eta tailer handietan normaltasunez lanera joaten diren beharginak, baina komertzioak ixtera behartuta egoten dira, pikete “informatiboen” presioa dela-eta, jarduera komertziala geldiaraztea delako sindikatuei interesatzen zaien bakarra.  Zergatik?


5. ELAk eta LABek zergatik ez dute salatu Amurrioko taberna batean agertutako pintada bat –taberna, gainera, itxita zegoen-, zeinean tabernako jabeei “ESQUIROLES” esaten zitzaien?   


6. Jende asko dago Estatuko Gobernuak egindako lan- eta pentsio-murrizketen politikarekin ados ez dagoena. Lotsagabetzat jotzen ditu, baina ez daude greba egiteko edo euren denda ixteko prest… zergatik ez da errespetatzen?


7. Azkenik, sindikatuak noiz arduratu dira behargin autonomoez? noiz defendatu dituzte euren eskubideak? Galdera hauek neuk erantzungo ditut: INOIZ EZ.




Mikel.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide