Carlos Urquijok greba-egunean Ertzaintzak Aiaraldean izandako jokabideaz galdetu dio Aresi

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko urt. 30a, 08:00

PPko legebiltzarkideak dio piketeek koakzioa erabili zutela merkatarien kontra. Herrizaingoko sailburuari galdetu dio osteguneko dispositiboa “nahikotzat jotzen ote duen”.

PPko legebiltzarkideak dio piketeek koakzioa erabili zutela merkatarien kontra. Herrizaingoko sailburuari galdetu dio osteguneko dispositiboa “nahikotzat jotzen ote duen”.

Urtarrilaren 27an gehiengo sindikalak deitutako grebak gurean izandako eragina Legebiltzarreraino heldu da; izan ere, Carlos Urquijo PPko legebiltzarkideak Herrizaingoko sailburuari idatziz erantzuteko galdera bat egin zion atzo, Ertzaintzak Aiaraldean herenegun izan zuen jokabideari buruz. Urquijoren esanetan, Aiaraldean, “beste udalerri askotan ez bezala” presentzia poliziala “urria” izan zen, eta, hori dela eta, “piketeek koakzioa erabili zuten merkatarien kontra”, euren dendak ixtera behartuz.

Horren harira, Laudioko legebiltzarkideak, “Aiaraldean, eta batez ere Laudion eta Amurrion, ezarri zen dispositiboaren berri izate aldera”, Rodolfo Ares sailburuari galdera batzuk luzatu dizkio. Lehendabizi, “egun horretan lan egin zuen ertzain-kopuruaz” itaundu dio, bai eta ea “plantilla indartu ote zen”. Bestalde, Ertzaintzak ostegunean egindako esku-hartzeei helduz, Urquijok galdetu du “zenbat izan ziren” eta sailak “Amurrioko tren-geltokian egindako sabotajeen berri izan ote zuen”. Azkenik, sailburuaren iritzia jasotzearren, antolatutako dispositiboa “nahikotzat” jotzen ote duen galdetu dio Aresi.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide