Aralarreko kide ohiak foru-hauteskundeetara marka propioarekin aurkeztea aztertzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2011ko urt. 25a, 13:56

Iaz Aralar alderdia utzi zuten Aiaraldeko militanteak, herrialdeko beste kide ohi batzuekin batera, maiatzeko hauteskundeetara zelan aurkeztu aztertzen ei dabiltza. Talde horretako iturriek ez dute albistea baieztatzen, ezta ukatzen ere.

Iaz Aralar alderdia utzi zuten Aiaraldeko militanteak, herrialdeko beste kide ohi batzuekin batera, maiatzeko hauteskundeetara zelan aurkeztu aztertzen ei dabiltza. Talde horretako iturriek ez dute albistea baieztatzen, ezta ukatzen ere.

Urte erdi baino gehiago joan da Aralar-Aiaraldeko militante gehienek alderdia utzi zutenetik. Horren ostean, bertoko herrietan marka propioekin aurkezteko asmoa agertu zuten, eta hala egin zuten egun daukaten udal-talde bakarrarekin, Artziniegakoarekin hain zuzen. Orain, maiatzeko hauteskundeak hurreratzen doazen heinean, mugimenduak hasi dira; aurreko astean komunikabide batek zabaldu zuen Aiaraldeko eta Asparrenako aralarkide ohiak “Arabai” marka berria sortzeko asmotan ei dabiltzala, eta aurreko ostegunean, hilak 20, militante talde honek batzarra egin zuen epe laburrean izango duten jobidea zehazteko.

Mugimendu hauetaz galdetuta, talde horretako iturriek adierazi digute “ezin dutela albistea baieztatu”, baina ez dute ukatzen “Araba osorako proposamen bat” mamitzen dabiltzala, maiatzeko hauteskundeei begira. Era berean, gaineratu dute “datozen asteotan” honen inguruko berriak egongo direla.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide