Azaroaren 19an emandako berbaldi batean, Carlos Varela Artziniegako marrazkilari eta zinema-zuzendariak luze eta zabal jardun zuen bere ibilbide profesionalaz eta animaziozko zinemaren ezaugarri eta bilakaeraz. Varelak urte asko eman ditu arlo honetan lanean ("Goya" sari bat ere irabazitakoa da), etaurte luze horietan bere lanaren bilduma handia osatu du, egindako ia guztia gordetzeko kezka izan duelako. Azaroko hitzaldi horretan hasi zen mamitzen bere bilduma zabala museoan erakusgai jartzeko idea. Azkenean, asmo hori egia bihurtu da eta Varela eta museoa bere bildumaren zati bat erakutsi ahal izateko akordio batera heldu dira.
Erakusketa beraz, modu iraunkorrean egongo da Artziniega Museoan. Orain prestatzen ari dira, eta espero dute uda baino lehen jendaurrean aurtkeztu ahal izatea. Horrela, Museoak beste esparru bat zabalduko du, eta nahiko ezezaguna den mundu batean historia hurbila ezagutzeko aukera emango digu