Alkatea Adif-ekin bildu da Gardeako geralekuaren egoera aztertzeko

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko abe. 26a, 08:00

Gardeako geralekuaren egoerarekin kezkaturik daude auzokoak. Laudioko alkateak dio Adif-eko teknikoekin bildu dela konponbide bat bilatzeko, baina zailtasunak daudela. Gardeako Santa Kurtze inguruan dagoen tren-geralekuaren egoerak arduratuta dauzka bertako herritarrak. Aspalditik dabiltza udalari zein Adif-i konponbide bat eskatzen. Auzkoen esanetan, geralekuan bertan alderik alde doan pasabidea ez da segurua, eta trenbidea zeharkatzen duen zubiak ere hobekuntzak beharko lituzke, oso estua delako.

Gardeako geralekuaren egoerarekin kezkaturik daude auzokoak. Laudioko alkateak dio Adif-eko teknikoekin bildu dela konponbide bat bilatzeko, baina zailtasunak daudela. Gardeako Santa Kurtze inguruan dagoen tren-geralekuaren egoerak arduratuta dauzka bertako herritarrak. Aspalditik dabiltza udalari zein Adif-i konponbide bat eskatzen. Auzkoen esanetan, geralekuan bertan alderik alde doan pasabidea ez da segurua, eta trenbidea zeharkatzen duen zubiak ere hobekuntzak beharko lituzke, oso estua delako. Jon Karla Menoio Laudioko alkateak oraintsu adierazi du Adif-eko arduradunekin geralekua eta inguruak bisitatu dituela bertan egin litezkeen hobekuntzen bideragarritasuna aztertzen, eta “Adif-i idazki bat” bidali diola udalak, “azpiegiturak hobetzeko proposatutako neurriak azalduz”. Momentuz ez ei dute Adif-en aldetik erantzun zehatzik hartu, baina Menoiok adierazi du arkitektoak jakinarazi ziola zailtasunak daudela zubian lanak egiteko, azpitik katenaria pasatzen delako, eta pasabidea moldatzeko modua ere ondo aztertu behar dela, araudia oso zorrotza delako distantzia eta horrelako kontuekin. Azkenik, alkateak esan zuen hesi arkitektonikoen arloan “baikorragoa” dela, izan ere, Adif-en asmoa da 2014rako Bilbo-Urduña lineako irisgarritasun arazoak konpontzea, eta geltoki guztiak Europako normatibaren arabera egokitzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide