Munduko jaiotzen erakusketa Santxotena Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko abe. 11a, 08:00

Mundu osoko 250 jaiotza erakutsiko dira Santxotena Museoan, eta eskola-umeek sorkuntza-tailerra egiteko aukera izango dute bisita amaitutakoan, Ikusgai egongo da urtarrilaren 28ra arte.

Mundu osoko 250 jaiotza erakutsiko dira Santxotena Museoan, eta eskola-umeek sorkuntza-tailerra egiteko aukera izango dute bisita amaitutakoan, Ikusgai egongo da urtarrilaren 28ra arte.

Gabonak bertan dauzkagu, eta ospakizun horri helduz, Artziniegako Santxotena Museoak mundu osoko 200 jaiotza biltzen dituen erakusketa zabaldu du. Urtarrilaren 28ra arte egongo dira ikusgai eta horien bidez munduko hainbat herrialdek Gabonak ospatzeko duten modua ezagutzera eman gura dute  Erakusketak, hain zuzen ere, mundu zabaleko zein gure inguruko tresnak, janzkerak, paisajeak eta balio etnografikoen berri emateko sortua da; azken finean, kulturen berri emateko Gabonetako jaiotzak erakustearen aitzakia baliatuz. Erakusketa lau eta hamabi urte bitarteko eskola-umeentzat pentsatua dago bereziki, eta bisitaren ostean ikasleek tailerrera sartu eta buztina, kartoia, papera edota bestelako material arruntak erabiliz gabonetako apaingarriak egiteko aukera izango dute.

Erakusketa honen "arima" Tere Lafragua artziniegarra da, Xabierren emaztea. Artziniegara etorri baino lehen,  belenen erakusketa bederatzi urtez egon da Nafarroako Arizkun herriko Bozate auzoan Xabier Santxotenak daukan museoan. Donostiako Aquariumean ere ikusi ahal izan zen, bere mendeurrena ospatu zuenean 2008. urtean.

Taldekako bisitetan eta tailerretan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretiaz erreserbatzea, 945 39 66 64 edo 605 717 857 telefonora deituz edota tlafragua@santxotena.org helbide elektronikoaren bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide