Herritarrak udaletxearen aurrean batu dira domekan gertatutako sexu-erasoa salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko abe. 10a, 18:44

Gaur arratsaldeko 18:00etan hirurogei bat lagun batu dira Artziniegako udaletxearen aurrean, Udalaren deialdiari erantzunez, aurreko domekan herriko bizilagun batek jasan zuen sexu-erasoa salatzeko. Hamar minutuz isilean egon ondoren, Agurtzane Llano alkateak berba egin du "neska zein bere familiari elkartasuna adierazteko" han batutakoen izenean, eta "honelako kontuak berriro geratu ez daitezen" dei bat eginez.

Sexu-erasoaren ustezko egilea, neskaren koinatua ei den 32 urteko gizonezko bat, Ertzaintzak atxilotu zuen domekan bertan, eta epaitegitik pasatu ostean kartzelan dago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide