Arrasteiko 18:30ean egingo da aurkezpena. Plan estrategikoaren ildo nagosien eta ondorioen barri emongo da.
Gaur arrasteiko seietan Orozkoko Donibane Aretoak Arratia-Nerbioiko Lehen Sektoreko Plan Estrategikoaren aurkezpena hartuko dau. Plan hau Gorbeialde landa garapenerako alkartearen ekimenez egin da eta, horren bidez, eskualdeko lehen sektorearen errentagarritasun ekonomikoa bultzatu gura da. Horrezaz ganera, planak ekoizpen ekologikoa eta bertoko ganadu-errazen aldeko apustua egiten dau, bai eta baserriko jarduerak kulturea eta turismoagaz daukan loturea indartutearen alde.
Ignacio Casasek eta Patxi Madariagak egingo daurie aurkezpena eta sarrerea librea izango da.