Erabili barik dauden udal lur-sailak erabiliko lituzke horretarako. Interesa duten herritarrek abenduaren 30era arte jo dezakete udalera.
Artziniegako Udala bereak diren eta erabili barik dauden lur-sailei eman dakiekeen erabilpena aztertzen dabil. Izan ere, udalak baditu erabilpen jakinik ez duten lur-sailak, behinola nekazaritzarako baliatu zirenak,eta horiei guztiei etekina zelan atera hausnartu ostean, bertan ortu ekologikoak jartzeko aukera eskaintzea pentsatu dute udaleko arduradunek.
Ekimen hau Artziniegako herritar guztiei zuzenduta dago, euren barazkiak landatu gura dituzten guztiei hain zuzen, baina lehenengo dagoen benetako eskaria jakin gura dute eta horretarako epe bat zabaldu dute urtea amaitu bitartean interesa dutenek udalera jo dezaten. Telefonoz zein udaletxera bertara joanez eman ditzake bere datu pertsonalak ortu ekologiko bat izateko interesa daukanak.