Hamargarren urtez, Gabonetako merkatu txiki solidarioa abian

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko aza. 30a, 12:23

Hiriska Emakumeen Elkarteak Gabonetako merkatu txikiaren 10. edizioa egingo du. Abenduaren 4tik 12ra bitartean egongo da zabalik.

Hiriska Emakumeen Elkarteak Gabonetako merkatu txikiaren 10. edizioa egingo du. Abenduaren 4tik 12ra bitartean egongo da zabalik.

Azken asteotan Hiriska elkarteko emakumeak buru belarri ibili dira jendeak utzitako tresnak, jostailuak, apaingarriak, liburuak eta saltzeko moduan dauden mota guztietako etxeko gauzak jasotzen. Eskarmentua badaukate, hamargarren urtea da-eta Gabonetako Merkatu Txikia antolatzen hasi zirenetik, eta oraindino laguntzeko beharra dago. Izan ere, merkatu honek helburu solidario argia dauka: Benjamín Respaldiza Artziniegako misiolariak Ekuadorren egiten duen lanari laguntza ematea. Benjak urte asko daramatza Palenqueko "La Yuca" komunitatean behartsuen alde eta injustiziaren kontra lanean, eta enfrentamendu larriak ere izan ditu hango agintariekin nekazarien eskubideak defendatzearren. Han dituzten diru-premiei aurre egiteko laguntza izango da merkatuan jasotakoa, bai eta Benjak kafea landatzeko sustatu gura duen proiektu bat abian jartzeko.

Aurreko urteetan lez, abenduko zubi luze hau aprobetxatuko du Hiriskak merkatua egiteko. Zapatuan bertan zabalduko da, “la Encina” adinekoen egoitzan, eta hilaren 12ra bitartean egongo da martxan, aste oso bat. Goiz eta arrastiz zabalduko da, 12:00etatik 14:00etara eta 17:0etatik 20:00etara, abenduaren 9an eta 10ean izan ezik; egun horietan arrastiz baino ez da zabalduko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide