Antza danez, lekuan bertan 69 urteko gizonak aitortu egin auen erasoa. Ertzainek atxiloturik eroan aurien.
Harainegun arrasteiko 16:00etan Laudioko komisariako ertzainek 69 urteko gizon bat atxilotu aurien Orozkon, genero-indarkeriako kasu batengaitik. Herrizaingo Sailak jakinarazo dauanez, Ertzaintzak abisu bat hartu auen eta agente batzuk etxebizitzara joan zirean. Bertan, andreak zabaldu autsien atea eta esan autsien gizona barruan egoala. Andrearen esanetan, gizonak arpegian jo auen eta gero lurrera bota. Ertzainek saloian topau aurien gizona eta honek, antza danez, autortu egin auen andreagaz eztabaidan ebilela eta jo egin auela. Hori dala ta, ertzainek atxilotu egin aurien