Ate irekien eguna Museoan asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko aza. 11a, 09:18

Artziniega Museoak ateak zabalduko ditu publikoarentzat domeka honetan, herri-proiektuari bizitasunez eusteko asmoz. Zapatuan Erdi Aroko krisiaren gaineko berbaldia emango du Jose Luis Urrutiak.

Artziniega Museoak ateak zabalduko ditu publikoarentzat domeka honetan, herri-proiektuari bizitasunez eusteko asmoz. Zapatuan Erdi Aroko krisiaren gaineko berbaldia emango du Jose Luis Urrutiak.

Badira honezkero 7 urte Artziniega etnografia-museo berria zabaldu zenetik, eta tarte horretan hiriko kultur erreferente garrantzitsua bihurtu da zalantza barik. Museoko erakusketaz finkoaz gain, Artea etnografia elkarteak urte osoko egitaraua antolatzen du hainbat gairen inguruan. Asteburu honetarako, Artea elkarteak eraikineko ateak zabaldu gura ditu, herritarrok bertara sartu gaitezen eta parte hartu dezagun.

Zapatuan, azaroak 13, arratsaldeko19:30ean Jose Luis Urrutia idazleak berbaldia emango du “Krisia Erdi Aroan” izenburupean. Urrutia espezialista da aro honetan, eta, antolatzaileen esanetan, gaia interesgarri iruditu zaie “baduelako egunerokotasuna, krisiak aldian-aldian errepikatzen direlako”. Domekan, berriz, goizeko 11etatik 14etara, ate irekien eguna izango da. Horrek esan gura du museoko gelatan zuzenean erakutsiko direla lehengo lanbideak eta artisauen beharrak. Besteak beste jostunaren, gozogilearen, arotzaren, errementariaren eta errementarien lana ikusi ahal izango da, bai eta dendako, tabernako eta eskolako jarduna. Horrezaz gainera, Araiako musika-bandak kontzertua eskainiko du, eguraldi ona bada, museoaren atzeko aldean dagoen anfiteatroan.

Ekitaldi hauen helburuez galdetuta, Jose Luis Fdez. Zurbitu Arteako kideak aiaraldea.com-i adierazi dio Artziniega Museoa “bisitariei museo bizia eskaintzeko asmoz” sortu zela, “artisauen jarduna zuzenean erakusteko”, baina hori “diru-kontuengatik ezin izan dela gauzatu”. Zurbituren esanetan, “museoa posible egin zuen herri-proiektuari” eutsi gura diote, “artziniegar guztiei ateak zabalduta, euren laguntza izaten jarraitzeko eta, aldi berean, galzorian dauden tradiziozko euskal lanbideak babestu eta ezagutarazteko lana bultzatzeko”. “Artziniegaren izena” ere gogoan daukate, “hiria eta eskualdea sustatzea” beti daukatelako jomugan.

Asteburuan museora hurreratzen diren bisitariek, gainera, “los dos hemisferios de Inés Medina" izeneko pintura-erakusketa ikusi ahal izango dute, anfiteatroaren ondoan dagoen erakusketetarako eraikinean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide