Hogeitalau Elkarteak umeentzako Gabonetako ipuin-, postal- eta komiki-lehiaketa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko aza. 3a, 15:40

Aiarakoak diren zein Aiarako ikastolan ikasten duten umeentzako lehiaketa da. Epea gaur zabaldu da eta abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.  

Aiarakoak diren zein Aiarako ikastolan ikasten duten umeentzako lehiaketa da. Epea gaur zabaldu da eta abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.  

“Nola biziko zenituzke Gabonak dirurik gabe?”. Galdera horixe da Hogeitalau euskara elkarteak Aiarako Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu duen lehiaketaren gaia. Abiapuntu horrekin, umeek postal, ipuin edo komiki bat sortu beharko dute, kategoriaren arabera. Izan ere,  kategoria bakoitzak bere formatua izango du:  6 eta 8 urte bitarteko umeek postala egingo dute, gaian oinarritutako marrazki batekin eta gutxienez euskarazko 4 lerro izango dituen testu batekin lagunduta. 8 eta 10 urte bitartekoek, berriz, ipuina egingo dute, gutxienez orrialde batekoa eta, gehienez, orrialde eta erdikoa. Azkenik, 10-12 urteko umeen zeregina komiki bat izango da, gutxienez orrialde bat eta, gehienez, bi orrialdekoa.

Lanak aurkezteko epea gaur hasi da eta abenduaren 3ra arte egongo da zabalik. Lanok egilearen datu pertsonal barik aurkeztuko dira, eta gutun-azalean “Gabonetako Lehiaketa 2010” jarriko da adieraziz zein kategorietarako den. Gutun-azalean, lanaz aparte, beste gutun-azal itxi bat sartu beharko da, barruan egilearen datuekin (izena, abizena, helbidea, jaiotze-data eta telefono-zenbakia). Aiarako udaletxean zein Etxaurren ikastolan entregatu daitezke.

Sariei dagokienez,  ez da diru-saririk emango, eta oparitan jasoko dute, kategoria guztietan lehenengo eta bigarren sailkatuek

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide