Aralarreko zinegotziek alderdia utzi dute

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko aza. 5a, 08:32

Atzo arratsaldeko osoko bilkuran udalbatzari jakinarazi zioten dagoeneko ez direla Aralarreko kideak. Erabaki hau Aiarako militanteek Arabako arduradunekin izandako desadostasunen ondorio omen da.

Atzo arratsaldeko osoko bilkuran udalbatzari jakinarazi zioten dagoeneko ez direla Aralarreko kideak. Erabaki hau Aiarako militanteek Arabako arduradunekin izandako desadostasunen ondorio omen da.

Atzo arratsaldeko zazpietan osoko bilkura deituta zegoen udaletxean, eta hasi baino lehen ustekabea izan zen. Alkateak eguneko gaiei ekin aurretik, Ainhoa Astarloa Aralarreko bozeramaileak berba egiteko txanda eskatu zuen udalbatzari zerbait jakinarazi gura ziolako idazki baten bidez. Astarloak idazkia irakurri zuen, eta adierazi zuen berak eta Ramón Reyk –Aralarreko beste zinegotziak- “baja hartzen zutela” alderdian, dagoeneko “ez direlako Aralarreko militanteak”. Jarraian, adierazi zuen aurrerantzean lanean jarraituko dutela udaletxean orain arte bezala, baina “Artziniega Bai”  izenarekin. Gaineratu zuen “euren asmoa legegintzaldia amaitzea” zela, “baina Arabako zuzendaritzaren azpijokoak eta gezurrek ezinezko” egin dutela. Amaitzeko, adierazi zuen "udalbatzaren ostean, Artziniegako herritarrei" jakinaraziko dietela.

Ainhoa Astarloa Aralarreko zinegotziak, aiaraldea.com-i egindako adierazpenetan, adierazi du erabaki hau “egoera jasanezin baten ondorio” dela, eta dagoeneko “urtebete baino gehiago”  igaro dela Aiaraldeko Aralar Arabako zuzendaritzarekin antolakuntza aldetik desadostasun sakonak dituenetik. Ez dugu ahaztu behar aurtengo ekainean Aiaraldeko militante gehienek alderdia utzi zutela, desadostasun horiek zirela eta.  Maiatzean egitekoak diren hauteskundeei begira dauzkaten asmoei buruz galdetuta, Ainhoa Astarloak esan digu “lehenengo eta behin eskualdeko jendearekin batera hausnarketa” egingo dutela, zehazteko horri begira zelan jokatu, baina ”edozelan ere”, euren asmoa argia dela “orain arteko moduan lan egiten jarraitzeko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide