Domekan Euskal Herriko lasto-jaurtiketako txapelketea jokatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko aza. 9a, 10:10

Bosgarren urtez egiten dan Lasto Jaurtiketako Txapelketa Ofiziala aurten Zollora etorriko da atzera be. Domekan jokatuko da frontoian, eguerdiko hamabi eta erdietan.

Bosgarren urtez egiten dan Lasto Jaurtiketako Txapelketa Ofiziala aurten Zollora etorriko da atzera be. Domekan jokatuko da frontoian, eguerdiko hamabi eta erdietan.

Aurreko urte bietan legez, Zolloko San Martin jaien barruan Euskal Herriko lasto-jaurtiketako txapelketearen finala jokatuko da. Txapelketea 2002. urtetik jokatzen da, eta 2006tik modu ofizialean. Esan dogun moduan, ez da txapelketa hau Zollon egiten dan lehenengo aldia; 2008an eta 2009an Zolloko frontoiak hartu eban ekitaldia, eta aurreko urtean be hurrean jokatu zan, Orozkon. Horreetan guztietan Joxemartin Bustintza ‘Tubi’ dimoztarra izan da jaun eta jabe finalean, eta Arbenoitz lapurtarra eta Lapazaran bizkaitarra izan dira bere arerio nagusiak. Bustintzak igaz 6,70 metroko markea lortu eban.

Kirol honek baserriko beharrean dauka jatorria, lasto-fardoak sardaz gurdira botateko moduan hain zuzen be. Era berean, antzekotasuna dauka atletismoko pertiga- edo altura-saltoagaz: horreetan egiten dan legez, listoi bat paretan da goian eta kirolariak hiru aukera daukaz hori gainditzeko.

Aurten hamalau kirolari lehiatuko dira Zolloko finalean, 2009an baino lau gehiago. Bakotxak 12 kiloko lasto-fardoa altzau beharko dau hiru bider. Frontoian eguerdiko 12’30ean hasiko da probea eta txistu eta panderoen doinuek lagunduko dabe ekitaldia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide