"Hodeien seme-alaben lurraldea", Mendebaldeko Sahararen egoera Llantenon hizpide

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko urr. 23a, 17:41

Arratsaldeko 7,30etik aurrera izango da Llantenoko Arte Eskolan. Herri saharauiarren historiaz eta orainaz jardungo du.

Arratsaldeko 7,30etik aurrera izango da Llantenoko Arte Eskolan. Herri saharauiarren historiaz eta orainaz jardungo du.

Gaur arratsaldeko zazpi eta Joseba Zuazo Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak berballdia emango du Llantenoko Arte Eskolan Mendebaldeko Saharako egoeraren gainean. Josebak hartu-eman estua dauka Sahararekin, beste euskaldun askok bezala, Uda Bakean programari esker sortutakoa. Gaurkoan saharauien historiaz eta egungo egoeraz hitz egingo du, "Hodeien seme-alaben lurra" deitu duen konferentzian. Guk berarekin berba egiteko aukera eduki dugu eta horren berri eman digu.

"Hodeien seme-alaben lurra"; zergatik izenburu hori, zeri buruz jardungo duzu bihar Llantenon emango duzun hitzaldian?

Hodeiak non, Sahararrak han; aldizka egiten duen euriaren ondorioz eta gamelu taldeentzako basamortuko larren bila sahararrak herri ibiltaria ziren. Hotik datorkio izenburua eta hitzaldia bai historiaz, egoeraz eta eguneroko bizitzaz kontu kontari arituko gara.

Zein da Saharerekin izan duzun harremana?

Uda Bakean programetan etorri ohi diren haur saharar batek familiarik gabe zegoen eta gure lagun batzuen etxean lekua egin zioten; kasualitatez eta lanaren beharraz beraiek egun batzu alde egin behar zutenez haur hura gurekin geratu zen eta hortik aurrera eta txiripaz harreman horiek sendotu ditugu; bera etotzen eta gu ere Saharara joanez.

Benetan jabetzen gara euskaldunok Mendebaldeko Saharan gertatzen denaz?

Nahiz eta garai batean estatu españoleko probintzia izan, 1975ean gobernuak Marokoari zein Mauritaniari lurralde hori banatu eta bertako biztanleak abandonaturik utzi zituen, gero bekatua ezkutatu arren ahalik eta gutxiago egunkarietan agertu ohi da.

Zelan ikusten duzu etorkizuna?

Ezbairik gabe itxaropenez beterik. Gero eta gehiago hitz egiten da gai horretaz, egunkariak irakurtzea besterik ez dago egin behar eta Nazio Batuen Erakundeak bultzaturik Maroko eta Sahara bien arteko elkarrizketak bultzatzen ari dira, irtenbide negoziatua eta Saharren autodeterminazio eskubidea bermatuko duen egoeraren bila hain zuzen. Sahararrek basamortuan hodeiak eta euria bilatzen adituak ziren bezala, egun bakea eta independentzia bilatzeko ere dira.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide