Egunokaz Artziniega benetako zinema-plato bihurtuta daukagu. Lehengo egunean iragarri genuen lez, Algis Arlauskas zinema-zuzendaria Errusiako telebistarako 'Patria' izeneko TV movie-a filmatzen dabil gurean, África de las Heras espioiaren istorioa kontatzen duena. Filmak bederatzi atal dauzka eta horietariko batzuk berton grabatuko dira, hainbat lokalizazio ezberdin leku berean egiteko aukera eskaintzen duelako Artziniegak. Aurreko astelehenean, hilak 11, hasi ziren alde zaharrean grabatzen, batez ere Barrenkalen eta La Morako jauregian, bai eta Museoan edo kanposantuan ere. Zapatuan, berriz, filmazioa plazara atera eta artziniegar askoren laguntzarekin Bartzelonan 1936ko irailean lokalizatutako ekitaldi politiko bat filmatu zuten Goiko Plazan. Arratsaldez Lastrako zubian ibili ziren grabatzen, eta bertan Frantzia eta Suitza arteko muga irudikatu zuten.
Argazkiak: Aintzane Iturribarria eta Xabi Zalbide
Data: 2010eko urriak 11-16
Argazki bilduma ikusteko KLIKATU HEMEN