Zapatu honetan ospatuko da, arratsaldeko 16:30etik aurrera. Erakustaldi-lasterketa egingo da alde zaharrean.
Artziniegako alde zaharra Arabako txirrindularitzaren topaleku bihurtuko da zapatu honetan, urriak 16. Arabako Txirrindularitza Federazioak leku hori aukeratu du bere denboraldi amaierako jaia egiteko, Artziniegako Txirrindulari Elkarteak antolatuko duena.
Ekitaldiak arratsaldeko 16:30ean hasiko dira, alde zaharrean zehar egingo den criterium-erakustaldiarekin. Criteriumak 500 metroko luzera izango du, Artekaletik eta Barrenkaletik ibiliko da, eta kategoria guztietako txirrindulari federatuek hartuko dute parte. Ondoren, garaikurrak banatuko zaizkie ziklismo-eskolei, taldekako “El Correo” challengeko irabazleei, bai eta banakako sailkapeneko irabazleei ere.