Artziniegako merkatariek herrian kontsumitzeko kanpaina jarri dute abian.

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko ira. 29a, 08:40

Kanpainaren bidez, Artziniegako Enpresa eta Merkataritza Elkartearen (AEME) kide diren komertzioek 400 euroko txeke-opariak zozketatuko dituzte. Herritarrek Artziniegan gehiago kontsumitzea dute helburu.

Kanpainaren bidez, Artziniegako Enpresa eta Merkataritza Elkartearen (AEME) kide diren komertzioek 400 euroko txeke-opariak zozketatuko dituzte. Herritarrek Artziniegan gehiago kontsumitzea dute helburu.

Artziniegako Enpresa eta Merkataritza Elkartea urte hasieran sortu zen, hiriko zenbait merkatariren ekimenez, eta apurka-apurka badoa bere bidea egiten. Dagoeneko ia 20 bazkide dauzka elkarteak eta uda ostean kanpaina bat martxan ipini gura izan du. Horren bidez, elkarteko kide diren komertzioek bono bat emango diete bezeroei, 400 euroko txeke-opari baten zozketan parte hartzeko.

Edu Villanueva AEMEko buruak adierazi digunez, kanpainaren helburua “jendeak herrian gehiago kontsumitzea da” bai eta “normalean berton kontsumitzen duen jendearekin detaile bat izatea”.  Itxaropentsu agertu da kanpainaren arrakastaz galdetuta, esanez “kanpaina igarriko dela” espero dutela, bai eta “jendeak erosketak egiteko orduan bertoko dendak ere kontuan izatea”.  Ez ei da izango kanpaina hau uda ostean abian ipiniko den bakarra, izan ere datorren astean beste bat aurkeztekoak dira. Villanuevaren esanetan “ udan apur bat stand by egoeran” egon diren arren, “kide berriak” hartu dituzte eta jakinarazi egin diete “ zer nolako laguntzak jaso ditzaketen”. Adierazi du, gainera, laster udalarekin lankidetza-akordio bat sinatuko dutela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide