“Proba ezazu txirrindularitza” ekimena egingo da Artziniegako eskolan ikasturte honetan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko urr. 8a, 09:13

Ikasturtean zehar egingo du Aiara Txirrindularitza Elkarteak Arteko Gure Ama eskolan. Bizikletak  garraio eta kirol moduan duen balioa erakutsiko diete 6 eta 14 urte bitarteko umeei.

Ikasturtean zehar egingo du Aiara Txirrindularitza Elkarteak Arteko Gure Ama eskolan. Bizikletak  garraio eta kirol moduan duen balioa erakutsiko diete 6 eta 14 urte bitarteko umeei.

Beste urte batez, Aiara Txirrindulari Elkarteak, Artziniegako udalaren eta Euskadi Fundazioaren laguntzaz, “Proba ezazu txirrindularitza” izeneko ekimena jarriko du abian, 2010-2011 ikasturtean zehar 6 eta 14 urte bitarteko umeen artean ziklismoa ezagutzera emateko helburuarekin. Kirol horren eta bizikletaren ikuspegi osoa eman gura dute antolatzaileek ekimenaren bidez, eta horretarako lau arlo nagusitan banatu dute: bizikleta garraiobide eta aisialdirako ibilgailu gisa, bizikleta kirol gisa, bizikletaren erabilera praktikoa eta bide-segurtasunari lotutako gaiak.

Antolatzaileen esanetan, garrantzi berezia emango diote bide-segurtasunari, umeek ondo ikasi dezaten errepidetik zelan ibili, eta kaskoa erabili behar izateko beharraz jabetu daitezen.  Txirrindularitzak kirol moduan sustatzen dituen baloreak ere azpimarratu gura dituzte: laguntasuna, talde-lana, ingurumenaren errespetua, leku berriak ezagutzea eta abar.

Programa didaktiko hau Artziniegako Arteko Gure Ama herri eskolan egingo da, doakoa da, eta interesa duten guztiei dei egiten diete gaur, urriak 8, garai bateko udaletxean 19:30ean egitekoa den batzarrera joateko. Bertan, ordutegia zehaztuko da eta egon daitezkeen zalantzak argituko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide