Laudioko Ezker Abertzaleak hirigintza-legaltasuna ez betetzea egotzi dio udaleko gobernu-taldeari

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2010ko ira. 20a, 10:26

Gaur kaleratutako prentsa-oharrean, ezker abertzaleko zinegotziek hirigintzaren arloan gertatutako hainbat arau-hauste aipatu eta udal gobernu-taldeari zigorrik ez ezartzea leporatu diote. Azalpenak eskatu dizkiote EAJri.

Gaur kaleratutako prentsa-oharrean, ezker abertzaleko zinegotziek hirigintzaren arloan gertatutako hainbat arau-hauste aipatu eta udal gobernu-taldeari zigorrik ez ezartzea leporatu diote. Azalpenak eskatu dizkiote EAJri.

Laudioko Udaleko ezker abertzaleko taldeak prentsa-ohar baten bidez gogor kritikatu du gobernu-taldeak hirigintzaren arloan duen jokabidea, eta leporatu egin dio hainbat arau-hausteren aurrean ez-ikusiarena egiten duela. Euren esanetan, adibidez, EAJk eta alkateak “betiko legeztatu dute auzokide batek era ilegalean, Landaluze auzoan, errekaren gainean eraikitako zubia” eta gaineratu dute herritar horrek “legez kanpoko obra hauek gelditzearen agindua hautsi zuela eta dokumentazioa epez kanpo eta hutsuneekin aurkeztu zuela”.

Ezker abertzaleko zinegotzien arabera udala eta udaleko teknikariak jakinaren gainean zeuden eta ez dute herritarra zigortu “egindako lege arau-hauste desberdinengatik”. Horrezaz gainera, zinegotzi abertzaleek adierazi dute hau "ez dela salbuespen bat Gobernu Taldearen jokabidean”, eta adibide gisa jarri Guardian enpresa ere “ez zutela zigortu izan nahi baimenik gabe lursail publikoak erabili eta bertan obra ilegalak egiteagatik”, edota “alkateak pisu bat daukan” Zumalakarregi kaleko eraikin batek ez duela “beharrezko ikuskaritzarik pasatu” eta “bizigarritasun-baimenik ez duela”, bertan hainbat obra egin diren arren.

Kasu hauek direla eta, ezker abertzaleko zinegotziek gobernu-taldeari galdetu diote zer egingo duen “hirigintza legaltasuna berreskuratzeko” eta “arau-hausleari zigorrik jarriko zaion”. Euren esanetan, “behin eta berriz galderak egin arren”, “gaur arte behintzat” ez ei dute erantzunik jaso. Amaitzeko, esan dute “arauak ez betetzearen arrazoiak azaldu beharko dituztela”, bestela “arauak betearazteko zilegitasuna” galdetzen dutelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide